FOSDEM Europa mailako software libre garatzaileen topaketa izan da asteburuan Bruselan. Euskaldunak ere izan dira bertan, Librezaleko kideak, eta bertako berri emanez hasi dugu gaurko irratsaioa, wifi konexioa eskuratu ostean. izan da gurean. Saioaren bigarren zatian Iñaki Goirizelaia elkarrizketatu dugu. Telematika ingeniaria eta EHUko errektorea be bada Goirizelaia. Baina guk […]

Bilboko udalak ezarritako hilabeteko zigorra bete ondoren, bere ateak ireki ditu gaur Kafe Antzokiak, arazo nagusia (edukierarena) konpondu gabe dagoela. Bide batez, Kafe Antzokiko arduradunek prentsaurrekoa eman dute, hedabide askoren aurrean. Bertan lau gai jorratu dituzte: segurtasuna, itxieraren ondorioak, elkartasunaren uholdea eta etorkizun hurbila. Eskegita dagoen dokumentuan prentsaurreko guztia dago […]

Urtarrilari dagokiona komentatu du Lur Malleak, Berton aldizkariko zuzendariak. Elkarrizketa nagusia Ana Eizagirre EHIGEko koordinatzaileari egin diote. Horretaz gain, Sei izar izenarekin bi gai aipatu ditu: Santutxuko herri krosa eta mendi irteera bat, duela 14 urte mendian hildako 6 gazte santutxuarrentzako omenaldi gisa egindakoa. Historian, Maria Cristina erreginak Bilbora egindako […]

Gaurkoan bi gonbidatu izan ditugu Oroimenaren historikoa lantzeko asmoz. Hasteko, Haize Goikoetxeak urte ta erdi zuen GALek Mikel Goikoetxea (bere aita) hil zutenean Donibane Lohizunen. Nerabean hasi zen Haize galdezka, barruraino sartuta zeukan mina azaleratzeko. Duela zenbait hile Josu Martinez lagunari Mikel Goikoetxearen bizitzari buruzko dokumentazioa biltzea proposatu zion: eta […]

Bilbo Hiria irratiaren Ibaizabal magazinean, Kafe Antzokiaren itxiera dela eta, Euskal Herriko eta atzerriko kulturgileek agertu duten atxikimendua hartu dute hizpide. Hango eta hemengo 400 kulturgile baino gehiago azaldu dira Kafe Antzokiaren alde. Tarte hau bere atxikimendua agertu duen Amparo Sanchezen Amparanoia taldearen kantu batez apaindua dago. Atxikimendu hau deskargatzekop […]

1

Kanpaina ofiziala datorren astean hasiko den arren, aspalditik daudela kanpainan esan digu Xabier Aierdik. Martxoaren 1ean, hainbat alderdik hartuko dute parte horietan, eta ikuskizun dago nork irabaziko duen, EAJk saltzen duen Ibarretxeren kudeaketak edo PSEko “aldaketak”. Bien bitartean, Alderdien legea profitatuz, Ezker Abertzaleak oso zail izango du parte hartzea. Bukatzeko,  […]

Datorren astean S. Balentin eguna ospatuko dela aprobetxatuz, Igor Eruzkin Biko aroko sexologoak horren atzean diren zenbait gai aztertu ditu. Hasteko, egun “berezi” horren historia kontatu du; gero, egun  publizitateak duen eragina, eta bukatzeko maitasuna eta maitemina izan ditu aztergai. Bertan, besteak beste, “laranja erdiaren bila” delako mitoaz mintzo da […]