Ideiak sortu eta antolatzeko teknika hau izan du mintzagai Eleder Aurtenetxek. Duela 30 urte Tony eta Barry Bussandek idatzitako liburuan oinarritzen da. Funtsean, orrialde zuri batean marrazki erradiala egingo dugu, hitz klabeak jarri eta koloreak ondo erabiliko ditugu. Eskuz edo ordenagailuz egin ahal da eta gure bizi normalerako edo lanerako […]

Luze mintzatu gara Erralde abere hiltegiko kudeatzaile den Eneko Egibarrekin Bizkaiko bildotsaren kanpainari buruz. Izan ere, Bizkaiko artzainek, harakinek, Erralde abere hiltegiak eta EHNE sindikatuak hitzarmena sinatu baitute, aurten lau bat mila bildots hil eta merkaturatzeko, artzainek berek jarritako prezioetan. Bertoko ekoizleen lana sustatzera eta bultzatzera datorren ekimen guztiz interesgarria […]

Mahatserriko Berton aldizkariaren 115. zenbakia, azoroari dagokiona, komentatu  digu gaurkoan Zihara Aranbarri aldizkari horren zuzendariak. Elkarrizketa nagusia Noemi Amaya ijitoari egin diote. Horrekin batera “Looking for Mr. X ” laburmetraia, Sendeja kalearen esanahia, Tas Taseko “121 ahotsik gabeko ahotsa” irratsaioa eta eremuko 3 Gaztexeen egoera izan ditu mintzagai Ziharak. Bukatzeko, […]

Inserta taldeak disko berria plazaratu  dau. ‘Reencuentros’  du izena bigarren lanak.. Zortzi kantu berri indartsu. Zuzenean aurkezteko gogotzu daude, abenduaren 26an deustuko Gaztetxean aurkeztuko dute. Ivan eta iker gurean egon dira. ‘Jorge Oteiza Jenio hutsa’ biografiaren egilea gonbidatu dugu piperpolisera, Nere Lujanbio. Elkar argitaletxearen eskutik plazaratu berri da Jorge Oteizaren […]

“Euskara Jendea” izeneko liburu bikainaren egile den Xamarrekin liburuari ematen gabiltzan errepasoaren beste atal bat osatu dugu gaur. Oraingo kapitulua “Herri literatura paperetara” izenekoa izan da eta bertan Xamarrek atzerritarrek gure herri kulturaren bilketan izan zuten garrantzia azpimarratu dugu. Adibidez, Cerquand eskola ikuskatzaileak eta Webster apaiz anglikanoak ipuinen bilketa izandako […]

Pasa den mendeko 70 eta 80ko hamarkadetan arlo industrialak behera nabarmen egin zuela ikusita, batzuek Barakaldoko ingurugiroa errekuperatuko zela pentsatzen bazuen ere, gaurko egoerak kontrakoa erakusten du: Super Sur autobidea, Hegoaldeko Tren Sahiesbidea, Zabortegi bat, Tellituko harrobia, txaletak… eta gehiago eraiki nahi dituzte Errekatxon, Barakaldon geratzen den azken berdegune horretan […]

Berdintasunari buruzko topaketa batean ezagutu dugu Puri. Hitza ehun lagunen aurrean euskaraz hartu duen bakarra bera izan da eta horrexen aitxakitan hurbildu ahal izan dugu berarengana eta BERBAZerako gonbitea egin. Bere burua aurkezteko eskatu eta udazkenean dela esan digu Purik, arbolak bezala, horbel zaharrak bota behar dituela lora barriak sortzeko. […]

Bitxia bada ere Abanto-Zierbena omen da EAEn Espainiako Atzerritarrentzako Legea aplikatzen duen bakarra, Gasteizko Legebiltzarrak eta Arartekoak egindako gomendioei muzin eginez. Afera, SOS Arrazakeriako Zuria Arzuak kontatu digunez, honako hau da, aipatu udalak atzerritarrei (pobreei jakina) erroldatzea ezeztatzen diena, horrek dituen ondorio guztiekin (besteak beste pertsona horiek ezin dutela hainbat […]