Izate musika taldea izango da gure lehenengo gonbidatua. Izate taldea 1999 urtean sortu zen , Donibane-Lohizuneko gazteak osatzen dute taldea. “diska” izeneko bere lehen lana kaleratu dute. “Zaharregia, txikiegia, agian” (argazkian) egitasmoan oinarritutako “Agian” dokumentala estreinatu berri da hegoaldeko zinema aretoetan. Bost protagonista ditu dokumentalak, Kirmen Uribe, Mikel Valverde, […]
Aupa bertsozale eta ongi etorri asteko POTTOra; Bizkaiko finalarekin segitzen dugu eta gaurkoan Etxahunek eta Xabik jokatutako buruz- burukoari erreparatu diogu; seguru gaude bigarrenez entzunda lehenbizikoan ohartu ez gineneko zehaztapen ugari antzemango ditugula, lasai mamurtzeak hori baitakar… Beraz, goza ezazu eta gogoratu datorren otsailaren 10ean, larunbata da, bertso bazkaria […]
Irratsaioaren azken ordu erdian Rembetika musika eman digu ezagutzera Pedro Elías Igartuak. XIX. mendean Grezian sortua eta XX. mendean Turkiak eta Greziak izandako gerraren ostean berreskuratua, Rembetika legez kanpo bizi ziren herritarren adierazpide nagusietakoa izan zen. Saioaren hasieran, haatik, Pedrok ohiko aniztasunetik jo du eta usikari hauen emaitzak aurkeztu dizkigu:eialdeak […]
Asteburu honetako zuzenekoetan murgilduko gara buru belarri. Hona proposamenak: Eguena: Nuevo Catecismo Católico eta Safety Pins. Barikua: Redd Kross eta Neon vs. Mossin Nagant, Banda Batxoki eta Oliba Gorriak Zapatua: Standstill eta Simca Astelehena (hau denontzat berdin esaten da): The Uski´s, Luis eta Santiago Auserón anaiak eta… Chuck Berry!: “One […]
Gaurkoan, Iñaki Barzenak Garoñako zentral nuklearraren itxiera izan du hizpide. Horrekin batera, Arabako Foru Aldundiak Lantaroren ziklo konbinatuko zentral bat jarri nahi duela komentatu digu. Bukatzeko, Europako Batasunak energiaren inguruko ildo berriak aipatu ditu EHUko irakasle eta Ekologista Martxan taldeko kideak. Solasaldia deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/inakibarzena070122.mp3
Internet gero eta arrakastatsuagoak dira sare sozialak. Musikaren inguruan ere sekulako sareak antolatu dira. Guk gaurkoan myspace guneak aztertu ditugu. Euskal musikariek zelan erabiltzen duten, zenbat gune eta lagun dauden, eta bertako musika entzun dugu, ia saio osoan zehar. Albisteak 2.0 asteko albiste teknologikoen errepasoa. Musika librearen tartea gero. […]
Musikherria proiektua duela urte bete sortu zen. Diskoetxe bat baino gehiago leloarekin hasi ziren lanean, musika kaleratu ez ezik, herri mugimendua, gizarte eragile bihurtu nahian. Lehendabiziko urtea igarota gaur billbo hiria irratira gonbidatu ditugu egindako lanaz hitz egiteko. Urte bukaeran Markeliñe antzerki konpainiak Txintxarra eta iñurria antzezlana estreinatu zuen. La […]
Aupa lagunok: Ligako lehen itzulia bukatu ondoren gure taldeen gora-behera eta prespektibak ekarri ditu Izaskun Larrabeiti lankideak gaurko irratsaiora eta halaber Atletic-eko neskek atzo Lezaman lortutakoaren kronika egin digu bera bertan egon baitzen. ” Medius” laguna ezin izan da etorri baina telefonoz egin digu pilota binakako txapelketak asteburuan eman […]
Saio honetan Leioako Kantika Koralak Basilio Astulezen gidaritzapean burututako azken lana eskainiko dizuegu: “KANTIKA”. Lan honetan bertako eta atzerriko kantu ezagun eta berriak azaltzen dira; hori bai, denak moldaketa berriekin. Saioa deskagatu nahi baduzu, egin klik HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargi%20artean070119.mp3
Aupa entzule! Astero bezala hemen gaude gaurkoan ere, bertsoak entzun eta eurekin gozatzeko prest. Abenduko Bizkaiko finalari erreparatu diogu eta zortzi bertsolariek hamarreko txikian eta ondoren puntuei erantzuten zein emandako gaiei kantatutako aleak prestatu ditugu. Astero bezala, agendari ere erreparatu diogu. Ondo pasa! Saioa deskargatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto070119.mp3
