Gaurkoan bi elkarrizketa izan ditugu solaskide interesgarriekin. Lehena, gure estudioan bertan, Lutxo Egiarekin, Nontzeberri agerkari elektronikoko editore eta Nontzefilm zein Nontzeflash jaialdien sustatzailea, bihar eguerdian amaituko baita lehiaketa horietara, hurrenez hurren, film laburrak eta flash animazioak aurkezteko epea. Gero, Skype baliatuz, Ordizian diren hiru lagunekin egin dugu aldi bereko solasaldia. […]

    Agustus Pablo, historiako “melodika” jotzailerik onena dudarik gabe, umeentzako jolas bat ikusten zen musika instrumentua modu serioan jotzen hasi, eta sekulako konposaketak egin zituen 1999an hil zen arte. Gaurko zaioan bere melodikarekin egindako hainbat dub, reggae eta roots abezti entzungai izango ditugu “Kingston Hiria” saioan. (Aurkezlearen ahotsa ahul xamar […]

Aupa kirolzale: Astero bezala Medius eta Izaskun izan ditugu gurean asteburuan euskal futbol taldeen jokaldiak komentatzen; ez ditugu ahaztu neska taldeek lortutako emaitzak… Binakako pilota txapelketari ere erreparatu diogu eta Belodroko 6 orduak ere aipamentxoa izan dute. Ondo pasa!!. Saioa deskargatu nahi baduzu klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kiroldegia/kiroldegia070219.mp3

Bilboko Kafe Antzokiak jada 11 urte bete ditu. Zenbaki magiko honek adierazten duen eran, 11 amets beteak dira jada, eta beste hainbeste betetzeko asmoarekin gabiltza. Eta orain arteko ibilbidea laburbiltzea erraza ez bada ere, urteurrenaren inguruan eginiko zenbait elkarrizketa dituzu entzungai. Izan ere, Kafe Antzokia Euskararen Munduaren hedapenerako erakusleiho erakargarria […]

Gaurkoan, Iñaki Barzenak Araban eta Bizkaian indarrean jarri nahi dituzten 7 Parke Eoliko txiki izan ditu hizpide. Eusko Jaurlaritzaren planak momentuz onartzen ez dituen horiek oso interesgarriak dira Iñakiren aburuz, tokiko beharrei eta udalei lotuta egonez gero. Ekologista Martxan taldeko kide horrentzat, eolikoaren inguruan eztabaida zabala ireki behar dute erakunde […]

Euskal Herrian gaur egun ekoizten diren lan batzuk entzuteko aukera izango dugu ostiral honetako saioan. Batetik piano eta orkestrarako bi lan; Mikel Mate Ormazabalen “Addis” eta Francisco Arenalen piano eta orkestrarako kontzertu bat. Bestetik Carlos Mena (argazkian) kontratenoreak, Susana García de Salazar pianojolearekin batera kaleratu berri duen disko batetik hainbat […]

    Osasuna Bertsozale: Gaurkoan, zuzen zuzenean guk grabatutako produktua eskaintzera gatozkizu, hilaren 10ean Xabi Payak eta Sustrai Colinak Bilboko Kafe Antzokian “Gure Irratiaren” alde eginiko bertso bazkariaren saioa, alegia. Gaurko emanaldian Hasieran eta librean biek, zortziko handian egin lana entzuteko aukera izango dugu; ondoren, Anje Duhaldek eta Josemi Larrabeitik eskatutako […]

    Otsailak 16, inaute festa Gabriel Aresti Euskaltegian. Euskara ikasten diharduten 1.500 ikasletik gora, denak helduak, mozorrotuta eta giro onean ari dira esketxak egiten, kantuan, lehiaketetan parte hartzen. Bistan da, Euskara ikastea ez da soilik egitura gramatikalak bereganatzea Administrazioaren eskaerei aurre egiteko. Gure euskaltegira datozenek euskara biziz ikasteko aukera dute, […]

1

Bigarren saioa izan da gaurkoa Sototik-entzat, eta lasaiago, solteago ibili gara aurreko hasteko estrenuaren ondoren. Entzun ditugunen artean, Zan Hoffman Estatu Batuarrarren identitate askotariko bat den “Zanstones”-en “Authority” izeneko pieza(ordu erdikoa, saio erdia hartuz), L’enfance rouge talde frantziar/italiarraren pieza ilun eta hipnotiko bat, Akauzazte Azkoitiarren Azalberritan diskotik harturiko “Yonki”(laburra baina […]