Logela multimediaren lehenengo proiektu musikala Mokaua du izena. Hamaika abesti bildu dituzte cd batean eta DVDan logela multimediak azken urteetan egin dituen lan aipagarrienak, break on stage break dance lehiaketarako egin diren bideoak, motoi grafitiak, zuzenekoak eta sormen esperimentalak biltzen dira.Logelaren proiektu berria ezagutzeko Ander Garaizabal izan da gurean. Kirmen […]

    2007ko lehen emanaldi honetan eta Izaskun lagunaren faltan Ekaitz, “Medius” eta “Apolo” elkartu gara. Euskal ekipoek Espainako ligan daramaten ibilbidea aztertu eta eskuz binakako txapelketaren hasiera komentatu dugu. Hemen dituzue gure iritziak: DESKARGATU. Urte berri on!. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kiroldegia/kiroldegia070108.mp3

    Jamaikan 1967an beste roots reggae talde bikain bat jaio zen: The Gladiators. Orain dela oso gutxi Bilbon izan ditugu zuzenenan jotzen, baina ordutik hona hainbeste urte pasa dira, The Gladiators-en ere zenbait aldaketa egon direla. Gaurko saioan, The Gladiators taldearen discografiaren zati handi bat errepasatuko dugu, Alberth Griffiths-en taldea, […]

    Saioa deskargatu HEMEN. 69 jarrera bat da, postura bat, zenbaki bat, amets bat, desio bat. Guk gure 69. saioa egin dugu, eta sexua izan dugu hizpide. Sexua ahotan. Gaztetxuloko Alberto Irazu elkarrizketatu eta poemak irakurri ditugu. Sexua pornografia blogetan, euskararen koñotazio sexualak entzun… entzun. Musika ere sex sexua eta […]

     Betagarri taldeak zortzigarren lana argitaratu berri du, Hamaika gara deiturikoa. Iñaki Ortiz de Villalba abeslaria izango da gurean, berarekin batera disko berriko kantuak ezagutuko ditugu. Aurtengo urrian kaleratu da Irati Jimenezen “Bat, bi, Manchester” eleberria. Agustin Zubikarai nobela laburren sariketako irabazlea izan zen. Bat, bi, Manchester” eleberria, bi […]

    Astelehenero bezala bildu gara J.A. Torre Altonaga “Medius”, Izaskun Larrabeiti eta Jabi Lauzurika Ekaitz Hernandez Teknikariaren gidaritzapean eta gaurkoan pozarren ekin diogu gure jardunari lehen mailako euskal futbol taldeak garaipena lortu baitute asteburuan. Hor-han-hemenkako komentarioak baliatu ditugu eta Pilota kontuetan murgildu, atzoko 4 t´erdiko finala azterttze aldera. Azkenik Mindegia- […]

    Saio honetan “Eresmin” Ganbara Abesbatza Taldeak grabatutako “LAU HAIZETARA” lana eskainiko dizuegu. Bertan Erdi Aroko eta Berpizkunde garaiko Europar herrialde ezberdinetako kantuak entzun ahal izango ditugu: Frantzia, Euskal Herria, Ingalaterra eta Italiakoak, besteak beste. Saioa deskargatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean061215.mp3

1

    Ondarruko Dupond lagun eta Gaubasa kidea gonbidatu dugu asteon, aspaldiko moldean Ruper Ordorikari elkarrizketa nahasia egin asmoz. “Memoriaren Mapan” izeneko disko argitsu eta beroa eman digu oñatiarrak Elkar disketxean, Joseba Sarrionandiak propio prestaturiko kantuak musikatuz. Biba zuek!. Saioa deskargatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaubasa/gaubasa061213.mp3