Neil Young kanadar musikari apartaren lehengo eta oraingo emaitzak dastatzeko aukera eskaini digu gaurko irratsaioan Pedro Elias Igartuak. Denbora izan da, beraz, Kanadako izarraren musika hautatzeko erabili dituen bi ardatzetariko bat. Beste ardatza gitarra elektrikoa edo akustikoak erabiliz beraren estiloa nola aldatzen ikustea izan da, countrytik rock hutsera doazen […]
Jon Kirru hurbildu zaigu Ondarroatik Keike taldearen bigarren lana “Mina, Beldurra eta Argia” (Oihuka 2006) aurkezte aldera. Itsasok (Jauko Barik) Axular ordezkatu du gitarran estrainekoa baino gogorragoa den lanean. Bigarren atalean, ohi dugun legez zuzenekoak:Bihar osteguna, Keike eta Potemkin Kafe Antzokian eta Pinbol eta Lisabö Donostian. Barikuan, Nine Inch […]
Gaurkoan gai ugari aipatu ditugu gure saioan. Esaterako, Microsoft erraldoi monopolistikoak bere Windows Vista sistema eragile berria atera berri duela-eta. Ordenagailu saltzaileak gustora daude Vistarekin, Microsoften gehiegizko eskakizunak betetzen ez duten makina berri eta ahaltsu ugari berehala bazterturik geratuko direlako. Oso makina indartsua eskatzen du Vistak. Instalatu nahi izanez gero […]
“Mathilde maitatzeko moduak” Txuma Murugarren musikariaren eta Julen Gabiria idazlearen arteko elkarlanetik sortutako emanaldia da. Murugarrenen 10 abesti harilkatuta, Gabiriak istorio bat kontatuko du, eta elkar osatzera etorriko dira musika eta hitzak Ostegunean estreinatuko da Donostian. Bilbon sortu berri den kolektibo bat gonbidatu dugu Piperpolisego azken tartera. Musika elektronikoaren sortzaileak […]
Aly Bain eta Phil Cunningham, arrabitari eta akordeoilari bikote famatuaren azken diska dugu gaur gure saioan. Hogei urte elkarrekin jotzen ibili eta gero arrakasta eman dien formula tradizionalarekin jarraitzen dute. Eskoziako doinuak ardatz beste tradizioetako doinuak gehitzen dituzte, irlandarrak, quebec-tarrak, edo hainbat lagunen konposaketak. Aukera paregabe bat beraz, seguruenik […]
Gaurko Solasaldian, Josu Larrinagak AHTren inguruko eztabaida izan du hizpide, edo eztabaida eza hobeto esateko. Duela aste gutxi, Gasteizko Legebiltzarrean horren inguruko eztabaida bitxi bat izan zen, bertan hasi eta bertan bukatu zuena. Interesgarriagoa, berandu bada ere, Donostian izandakoa, Roberto Bermejo EHU irakaslearen eta Arantxa Tapia Jaurlaritzako kontseilariaren artean. […]
Lapurdiko Gure Irratiko adiskide eta lankideei elkartasuna adierazteko eta diru pixkat biltzeko asmoz, Bilbon haien aldeko jaialdia antolatuko dugu datorren larunbatean, otsailak 10. Hasteko (13:30etan), triki-poteoa egongo da Roberto eta Keparen eskolakoekin. Ondoren bertso bazkaria Bilboko Kafe Antzokian Xabi Paya eta Sustrai Colina bertsolariekin. Ostean, Anje Duhalde izango dugu kantuz. […]
Sototik irratsaio berriaren lehen saioa emititu dugu gaur, eta estreinatzeko, sei pieza mamitsu: Hasteko, Beñat Axiary(Ahotsa) eta Mixel Etxekoparrek (Txistua eta ahotsa) osatzen duten bikote zuberotarrak 1999an Donostiako Plaza jaialdian grabaturiko inprobisazioa. Francisco Lopez entzun dugu gero, “Untitled 166” piezarekin, madrildar honek soinu intentsitate aldaketekiko duen kontrol izugarria baieztatuz […]
Aste honetako “Soinugela” irratsaioan, Pedro Elías Igartuak usaian erabili ohi duen musika aukera anizkunaz gain, tarte berezi hartu ditu garai eta jite oso ezberdineko bi musikari bikainen ekoizpen musikalak jorratzeko eta haien ibilbidea gaingiroki azaltzeko: bateko, Bonnie Raitt “blues woman” zuri indartsua, eta, besteko, Pedro Juztiz “Peruchín” kubatar pianojole paregabearen […]
Baga.- Arrigorriagako Bidebat taldeak bigarren lan luzea atera berri du Baga Biga Musika Ideiak zigiluarekin, “Mina eta Ezina”. Bertan izan dugu taldekide bat solasean. Biga.- Giant Sand taldeko buru den Howe Gelb (argazkian) harrigarria berriro dugu Euskal Herrian, Zarautzen eta Muskizen kontzertu zirraragarriak eskaintzeko asmoz. Artista berezia dugu arizonarra, beti […]
