Gaurko Solasaldian Josu Larrinagak duela gutxi Nazioarteko Energia Agentziak argitaratutako txostena izan du aztergai. Agentzia horren ustez, datozen urteetan beharrezkoa izango da energia nuklearra, besteak beste berotegi eragina murrizteko. Josu Larrianagak, bestalde, energia nuklearra batzuek esaten duten bezain garbia eta segurua ez dela esan digu. Solasaldi hau deskargatzeko, […]
– Sharon Stoner taldea. Oñatiko taldea duela bost urte sortu zen, hasieran beste taldeen bertsioak egiten zituzten, baina apurka-apurka euren kantuak sortzen joan dira. 2005en Danbaka debagoieneko musika lehiaketa irabazi zuten eta udara honetan beraien disko luzea argitaratu dute 3000 bira. – Paddy Rekalde (argazkian) idazlearekin bere azken nobela izango […]
JAMELAO – 90 urte samban 90 urte dituela, Jamelaok hainbat diska ditu bere izenean. Kantari zoragarri hau, familia pobre batean jaio zen Rio de Janeiroko San Cristovao auzoan 1913ko maiatzak 12an, samba-ri eman dio bizitza osoa. Bere ahots herdoildu aberatsa, ikutu arin, jostagarriarekin, bihurtu da genero honetako adibide, genero bat […]
Astero bezala Izaskun Larrabeiti eta “Medius” elkartu dira Lauzirikaren gidaritzapean. Errepaso zabala eman daukote euskal futbolaren egoerari eta ondoren 4 t’erdiko pilota txapelketaren ligaxkari ekin diote. Saioa deskargatzeko, egin klik HEMEN. https://bilbohiria.com/docs/podcast/kiroldegia/kiroldegia061113.mp3
Joan den domekan Aulestian jokatutako Bizkaiko txapelketako azken kanporaketa saioari erreparatu diogu bertan entzundako bertsorik onenak nabarmenduz. Eta asteartean Xalbador hil zenetik 30 urte igaro zirenez bere ahotsa errekuperatu dugu 68an Donostian egin saio batetik. Azkenik agenda ere aipatu dugu. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto061110.mp3
Hasieran, The Cherry Bopers taldearen musika entzun dugu, Bilbotik funky musika egiten duen taldea. Gero, musikari berberez musika ezberdina egiten duten bi talde izan ditugu: Urgabe (rock esparruan) eta Korrontzi (folk esparruan). Euskal Herritik Ingalaterrara joan gara country musika entzutera Alan Tyler eta bere taldearen eskutik. Gainera, esan beharra dago […]
Roscoe Holcomb ‘The High Lonesome sound’ Utzi zure burua Kentucky ekialdeko Appalachia mendien eskualdera bidaiatzen, Daisy izeneko herrira zehazki. Bertan etxeko arkupean esertzen zen Roscoe Holcomb, bere gitarra edo banjoa hartu eta inguruetako doinuak kantatuz modu batean guztiz talka egiten zuena orduko modernidadearen haizeekin. Bob Dylanek esan zuen, “… badu […]
18/98 sumarioa luzea da. Bere itzalak edozein euskaldun hartzen du bere baitan, baina elkartasuna ere halakoa piztu du. Guk, azaroaren 11ko kontzertuaz berba egin gura izan dugu, eta horretarako 18/98+ lantaldekoak izan ditugu gurekin, Madrilen une berean epaiketak aurrera egiten zuen bitartean. Fermin Muguruzaren kontzertua eta Durangoko azokarako kaleratuko duten […]
Gaurko Solasaldian, Iñaki Barcenak Arabako Urbinatik egin du, AHT gelditu elkarlanak deituta elkarretaratzea egiten ari baita AHTren lanen hasiera dela kausa. Ekologista Martxan taldeko kide horren ustez, ezinbestekoa da AHTren inguruko eztabaida ahalik eta zabalen egitea, herritarrok horri buruzko erabakia hartu baino lehen. Solasaldi hau deskargatu bahi baduzu, egin KLIK. […]
Don Carlos, Kingston mendebaldean jaiotako abeslari Jamiakarra da gaurko saioko protagonista. Black Uhuru taldeko partaide izan zen hasiera batean, baina nahiago izan zuen bere bidea bakarlanean segitzea. Don Carlos-en hainbat abesti entzun ahal izango ditugu,emakumeak maitemintzeko erabiltzen dituen doinu goxoak eta baita reggae onena zuzenean, 2004. urtean San Franciscon emandako […]
