Saio honetan Pinbol (argazkian) taldearen proposamen interesgarri eta kalitatezkoa ekarri dugu eta taldeko partaide batek proiektuaren aurkezpena egingo du. Gainera, Now it’s overhead Athes-ko taldearen musika, Sondre Lerche eta The Magic Numbers taldeen soinu klasikoak, The Magnetic Fields-en emozioa eta melodia sendoak. Bilbotik datorren jazz proiektu berria, Jeronimo […]
“Eek a mouse” kingston hirian jaiotako abezlariak, bere abezteko modu bitxiarekin denak utzi zituen aho zabalik 1981ko Reggae Sunsplashean. Gaurko saioan, “Eek a mouse”-n abeztiak kronologikoki entzungo ditugu, bere bizitzaren hainbat pasarte ezagutu, bere izena nondik datorren, lehen diska grabatzera nork bultzatu zuen… Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN. Entzun: [audio:https://www.bilbohiria.com/docskingston/061121eek-a-mouse.mp3
Xabi Erkizia eta Tusüri Saioa deskargatzeko HEMEN. Uncommonsounds.org gunea bisitatu eta nazioarteko ekimena topatuko duzu. 2.0 bertsioa du gorain, irrati, blog, artxibo, albiste eta soinuekin. Ez ohiko soinuak dira, musika esperimentala. Eta horretarako bi artista gurean, Xabi Erkizia eta Oier Iruretagoiena Tusüri. Iragan asteburuko jardunaldiak Artelekun, eta musika esperimentala […]
Urgabe talde bizkaitarraren laugarren lana ezagutuko dugu. Hamar kantu bildu dituzte Isilean deituriko lan berrian. Agus Barandiaran Urgabeko abeslaria izango da gurean. Datorren astelehenean hasiko da Bilbon Zinebi jaialdia. Zinema dokumental eta laburmetraien Bilboko jaialdia abenduaren 2 arte luzatuko da eta egun guzti horietan denetariko pelikulak ikusi ahal izango […]
Munduko agintari eta enpresaburu asko izan dira duela egun gutxi Nairobin burututako Klimari buruzko goi bileran. Kyotoko Protokoloaren helburu nagusia ez dugu bete, CO2ren isurketak direla kausa eta horrek eragin zuzena dauka klima aldaketan, berotegi efektuan. Egoerari errepesoa egin dio Iñaki Barcenak gaurko Solasaldian; deskargatzeko egin KLIK. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/inaki_barzena061120.mp3
Zutargi artean irratsaioaren azken bi egunetan Rigoletto opera melodramatikoa izan dugu entzungai.Musika Giusseppe Verdirena da eta libretoa Francesco María Piaverena. Melodia aldetik oso aberatsa den opera hau, pasio, engainu, maitasun eta mendekuz beteta dago, Mantua hirian hain zuzen. Saioak deskargatzeko, klikatu: 1.atala, 2.atala. Entzun 1.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean061110.mp3 Entzun 2.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean061117.mp3
Bizkaiko txapelketa atseden harturik egon izan denez Euskal Herrian barna azken urteetan egindako txapelketa ezberdinetatik harturiko zenbait saio plazaratu ditugu oraingoan, hala nola 2001eko Belodromoko finala ( Egaña, Lujanbio); 2.003ko Tolosako final aurrea ( Maia, Martin, Izagirre, Zubeldia); 2.004ko Elorrioko finalaurrekoa ( Elortza, Paia, Intxaurraga, Muniategi) edota 2.003ko Nafarroako finala […]
Gaurko saioan Kerobia taldeko partaide bat izango dugu Rose Escargot izeneko euren azken diskoari buruzkoak kontatzen. Honetaz aparte, Nun taldearen lehen diskoa ere entzungai izango dugu, Collage izenekoa, soinu ilun eta emotiboak. Anje Duhalderen Sorminetan eta Joseba Tapiaren Real Politik gehiago ezagutzeko aukera izango dugu eta Atom Rhumbaren Amateur Universes […]
Gaur Manu Lopez Gasenirekiko Solasaldia, telefonoa bitarteko, Manu Lopez Gaseni idazlarekin egin dugu. Haur eta Gazte Literaturan aditua eta aritua dugu bera, eta berriketan oso gogoeta interesgarriak egin ditu Pamiela etxeak argitara emandako “Literaturak umeei begiratu zienean” liburuan: Haur Literaturaren definizioa eta esparrua, ohiko pertsonaien ezaugarritzea, literatura mora honen erabilera […]
Radiokultura.com-ek urtea bete du eta webgune berria bisitatuz hasi dugu saioa. Juanba Berasategi zinemagilea elkarrizketatu dugu gero. Oso tipo interesgarria. Elkarrizketa mamitsua. Albisteak 2.0: Interneteko aktualitatea aipagai. Marrapuntu.org, wikipediako 15.000 artikuluak, Gorka Moskutik edota beste albiste batzuk. Ostean Netlacheko egitaraua hartu dugu hizpide. Interesgarria oso. Saioa deskargatzeko egin KLIK. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom061114.mp3
