Argia astekariko errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin batera.  Ziburuko Azoka izan dugu hizpide.  Giro paregabea egon zen eta hori jaso dute azalean. Net Hurbil atalean  Desazkunde kontzeptuari buruz mintzo gara oraingoan. Europako Legebiltzarrean konferentzia batzuk egon dira, pixka bat horri  buruz hitz egiteko, baina kontua da oraindik onarpen oso gutxi […]

Gazteengandik gazteentzat eginiko ekitaldia da Erantzi. Helburua? Gazteen artean harreman afektibo sexualak sustatzea. Tailerrak, dinamikak eta mahai-inguruak antolatu dituzte gaur arratsalderako. Ekimenaren nondik norakoak hobeto ezagutzeko gurera etorri dira Aiala Lazika eta Markel Crespo, ekimenaren antolatzaileetako bi.   https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230608_erantzi.mp3 Deskargatu hemen.

Hauteskundeak izan berri euskal kostaldeko emaitzak aztertuko ditugu. Ezkerreko indar eta herri plataformen aldeko aldaketa egin da euskal kostaldeko hainbat herritan, besteak beste, Sopela, Plentzia, Gorliz, Bermeo, Mundaka, Gernika, Lekeitio, Pasaia eta Hondarribian.  Azken urteetako kostaldeko turistifikazioak emaitzetan izandako eragina bera aztertuko dugu. Honen inguruan, Aitor Garagartza Plentziako alkate berria […]

2020an ezagutu genuen, Durangoko Azokak antolatzen duen Sormen Beka jaso zuen Iratxe Aguilera gasteiztarrak, Kai Nakai izenpean. Reggaetoia eta feminismoa, horrela definitzen du bere musika, bera sormena. Konplexuak eta estereotipoak alde batera utzita, bere kantuek ez dute inor epel utziko. “Baimenik gabe” lehenengo diskoa kaleratu zuen bekari esker, Ildo berdina […]

AZET Etxebizitza Sindikatua, SOS Racismo-Bizkaiko SOS Arrazakeria, Okupazio Bulegoa, Atxuri Harrera, Ongi Etorri Errefuxiatuak, OZEN LGTB, Xake Espazioa, Bilbo Zahaeko Kultur Etxea eta Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako Taldeen Koordinakundea kolektiboek Desalojo ilegalen aurkako gida aurkeztu dute gaur goizean Bilboko San Frantzisko auzoan eginiko prentsaurrekoan. Gida “Zeuena Biolentzia, Geurea […]

Caostica Film Labur eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdiaren 21. edizioak Neo-Bilbaoren ipurmasailak astinduko ditu aurten ere, ekainaren 5etik 11ra Bilborocken. Jaialdiko jarduera guztiak doakoak izango dira lekua bete arte. Mundu osotik datozen 42 lanek osatzen dute atal ofiziala. Parte hartzaileen artean Maider Oleaga, David Fidalgo, NYSU, Koldo Almandoz, Arriguri, Laurent Hart, […]

Liburuen Errepublika Txikitik, urduritasunez, ilusioz eta maitasun osoz… eginiko saio berria dugu. Lehen atalaren aurkezpena dugu hau, Aitziber, Gaizko eta Danel gidari. Literatura nondik bizi duten azalduz abiatu dute abentura berria. Saioaren nondik norakoak eta liburuz beteriko lurralde berezi honen jatorria azaldu digute, euskal akademia harroaz, Bernardo Atxagaren antza duen […]

Orekaren desorekan murgildu gara gaurko KIROL ESKIROL saioan. Slakcline, highline, funanbulisnoa, malabareak, zirkua… OREKATU elkartearen jarduna ekarri digu Tamara Traversok eta, besteren artean, slakcline eta highline kirolak zabaldu; LA FABRIKA gunearen izen eta izana zabaldu du Nerea Gonzalezek, etorkizuneko artisten topaleku; Remigia Etxarren funanbulistaren bizitza, Ibone Belaustegigoitia tranpolin jauzilariaren balentriak, […]

Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Aste honetan hamaika zita eta hitzordu proposatu dizkigute. Euskal Eskola Publikoaren jaia igandean  izango da Mungian. Bakioko eskolak eta Mungiako institutuak antolatu dute jaia, festan izango diren ekitaldiak ekarri dizkigute. Bestetik jaiak, antzerkia eta bertsolaritza ez da falta […]