Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin, azalean hauteskundeen emaitzak nabarmendu dituzte baina gaurko atalean bestelako gaiak komentatu ditugu. Selektibitatea datorren astean izango dute hego Euskal Herriko gazteek. Hori aztertu dute eta unibertsitateak eta hezkuntza sistemak dituen arrakalak aztertu dituzte. Argiak plazaratu berri duen komiki berria aipatu dugu, bertsolaritza […]

Eguerdian zabaldu dute Bilboko 53. Liburu Azoka Areatzako Ibilbidean. Bertan izango da ekainaren 1etik 11ra, eta guztira 55 liburu-salmenta postu izango dira. Hitzaldiak, liburu sinaketak eta sariketak izango dira hamar egunotan. Bertara joan eta Pamiela-Kalandraka proiektuaren, Txalaparta argitaletxearen eta Euskaltzaindiaren postuetan egon gara eta aurtengo azokatik espero dutena kontatu digute. […]

Biba POTTO-psikotikodepresiboak, hankaluzeak eta errima progresiboak! Asteon beste bala bat dugu Bilbo Hiria irratian. Bilboko Indautxu auzoa bisitatu dugu, eta maiatzaren 14an izan zen auzoko jaietako bertso uriola zabaldu. Kantuan, hirukote santua, aukeraketa diktatorialean: Oihana Bartra , Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabal. Era berean, Otxandio ere bisitatu dugu, maiatzean bertan […]

Zoroa Gam pertsona psikiatrizatuen eta sufrimendu psikikoaren psikiatrizazioarekiko kritikoen talde autogestionatua da. Pertsona psikiatrizatuei laguntzeko mekanismo guztiak medikaziotik pasatzen dira. Hori uztea elkarbizitzarako eta elkarri laguntzeko sareak eraikitzeko babes ofizialetik ihes egiteko modu bat da. Larunbatean Harro Zoroa manifestazioa egingo dute Bilbon. Hekoi izan dugu gurean, argi hitz egin digu […]

Gaur emango diete hasiera Alde Zaharreko jaiei. Bost eguneko egitaraua antolatu du Zaharrean Berri Jai Batzordeak, eta jaien nondik norakoak azaldu dizkigu Iñaki Etxarri Jai Batzordeko kideak.   https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230531_i%c3%b1aki_etxarri_7kaletako_jaiak.mp3 Deskargatu hemen.

Zirkua fantasiari ateak zabaltzea da. Ezinezkoa den guztia, egi bihurtu daitekeen karpa azpian. Zirkua izango dugu mintzagai datozen minutuetan izan ere amaitu berri den Umore azokan Euskal Herriko zirku elkarteak  ‘Euskal Zirkua 2023’ katalogoa aurkeztu berri du. Mikel Pikaza izango dugu gurea Euskal Herriko zirku elkarteko kidea eta baita Malas […]

Bizkaiko hondartzen denboraldia ostegunean hasiko da berrikuntza garrantzitsu bategaz: bainu lagunduaren zerbitzua udako lau hilabeteetan (ekainaren 1etik irailaren 30era) eta ohikoak baino bi hondartza gehiagotan eskaintzea. Modu horretan, beraz, Arenan, Ereagan, Plentzian, Laidatxun, Isuntzan eta Arrigorrin ez ezik, Gorlizen eta Bakion ere zerbitzua emango da. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230530_hondartzak.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur abiatzen da Prototipoak arte jaialdi, bi urtean behin ematen den arte ekintza da. Aste honetan artistak eginiko prozesu artistikoak erakutsiko dute gaurtik aurrera. Dantza, eskultura, zinema, performanceak, espazio publikoaren esku hartzeak eta bestelako proiektuak izango dira bienalean. Euskal Herriko nahiz atzerriko artistek hartuko dute parte. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230530_prototipoak.mp3 Deskargatu hemen.

Hauteskunde biharamuna dugu, datuen  balorazioa eta analisi saltsa izango dira protagonista datozen  egunetan, irabazleak, galtzaileak… ziklo aldaketa datorrela entzun dugu. Kontu horiek aztertu ditugu Xabier Aierdi soziologoarekin.  EAJak 2019ko emaitzekin alderatuta, 80.000 boto inguru galdu ditu, hori izan da Aierdiren iritziz espero ez zen datua. Balantzaren beste aldean EH Bildu: […]