Martxoan sortu zen Bizkaia Hari Gorria herri dinamika, efemeride baten testuinguruan. Izan ere, aurten 85 urte beteko dira Bizkaiko frontea erori zela. Ekainaren 18an izan zen eta hori gogora ekarriko dute larunbatean Ekitaldi nagusia egingo dute, Bilbon. Areatzatik abiatuta, egun osorako egitaraua prestatu dute, eta, ospakizunez gainera, aldarrikapen eguna ere […]

Anabasa saioa,  Jon Castañeda eta Amaia Arostegiren gidaritzapean bi gonbidatu eta mila gai lagunarteko elkarrizketa bizian. Gaurkoan Ainhoa Etxebarria aktore eta kazetariarekin batera Andoni Calvo kazetaria izan da aurrez aurre. Biak kazetari lanetan dabiltza telebistan, beraz telebista ere izan dute mintzagai. https://bilbohiria.com/docs2/2022/Anabasa/220615_anabasa02.mp3 Deskargatu hemen.

Irurtzun bisitatu dugu POTTO saioaren 294. kolpean,II. AIXITA sariketaren aitzakian. PIKUXAR euskal txokoan izan genuen aukerarik sei bertsolari gazteren kantuez gozatzeko. Taulagainean izan genituen Aissa Intxausti, Maialen Akizu, Saats Karasatorre, Ane Labaka, Iker Altuna eta Aitor Irastortza, Zigor Gartzia, ZIANen aginduetara. Buruz burukora Maialen Akizu eta Ane Labaka heldu ziren, […]

Ekainaren 10ean estreinatu zen Netflix plataforman “Intimidad” telesaila izan dugu hizpide Urtzi Urkizu Berriako kazetariarekin. Txintxua Films ekoiztetxe euskaldunaren eta Netflixen arteko elkarlana izan da. Itziar Ituño  da telesaileko protagonista, Bilbon grabatu eta Bilbon gertatzen da. Emakumezko politikari batek maitalearekin dituen sexu harremanen bideo bat prentsara zabalduko da, eta hori […]

Bilbo Hiria irratiaren 25. urteurrena ospatzeko zuzeneko emanaldi berezia egin genuen Azkuna Zentroan 17:00etatik 19:00etara. 25 urte 25 ikuspegi izan genituen aztergai: hizkuntza, hirigintza, kultura, biztanleria, gazteak, auzoak… Lehenengo irratiaren urteurrenera begira jarri ginen, izan ere, 25 urte bete dira 1997an Zenbat Gara elkarteak Bilbo Hiria irratia martxan jarri zuenetik, […]

“Hiria irauli auzoa indartu” ekimenaren inguruan berba egingo dugu izan ere larunbaterako Portugaleteko sastraka gaztetxean egun osoko ekimena antolatu ditu ‘Erresistentzia migra’ lelopean.  Migratuen eta arrazakeriaren aurkako kolektiboen ekimena, Espainiako Estatuan bizitzen ari diren milioi erdi pertsona baino gehiagoren erregularizazioa lortzeko. Kanpainaren helburua da 500 mila sinadura eramatea kongresura, atzerritarrentzako […]

Anabasa saio berria duzue hau. Jon Castañeda eta Amaia Arostegiren gidaritzapean  bi gonbidatu eta mila gai lagunarteko elkarrizketa bizian. Saioa irudiz ere etorriko da. Uhinetan asteazkenetan entzun ahal izango dugu. Lehen saioan Anabasa Iker Villa musikariarekin eta Ane Martinez abeslariarekin izan dira. STR taldea sortu berri du Iker Villak eta […]

The Grace of Dionysus hirukote zumaiarrak ‘Quimera’deituriko lana aurkeztera etorri da gaurkoan bilbo hiria irratira.  Christos Foufounis (ahotsa eta gitarra), Abraham Larrañaga (baxua) eta Ion Sarasketa (bateria). Lau urte igaro dira Katharsis ‘ disko aurkeztu zutenetik. Bestalde, diskoaren formatu fisikoari dagokionez, binilozko tirada egin dute eta CDzko beste baten alde […]

Euskal Herriko Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketaren emaitzak duela gutxi argitaratu ditu Soziolinguistika Klusterrak, eta emaitza horien azterketa izango da aurtengo Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren muina. EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan egingo dituzte jardunaldiak, ekainaren 22an. Jardunaldian euskararen biziberritzean beharrezkoak diren gaien inguruan arituko dira, eta aktibistek, adituek eta erakunde arduradunek ondorioak eta […]