Maiatzaren 26an,Ostegunean Arriaga antzokian izango da.”URKO HERRIKOI” Ikuskizun honetan, Urko eta Bilboko Udal Musika Banda agertoki berean izango dira, abeslariak kanta ezagunenak aurkezteko. Urko izan dugu gurean. Bilboko Udal Musika Bandak lagunduta, Jose R. Pascual-Vilaplanaren zuzendaritzapean. Javier Perez de Azpeitia piano-jotzaile, musika-zuzendari eta Musikeneko piano-irakasleak eta Lerman Nieve kontrabaxu-jotzaileak ere […]
Zein politak diren amanarekin ematen ditugun arratsaldeak! Gaur horri buruz aritu dira Lur eta Ilargi, izan ere amama Bes gaixorik dago eta bere falta sumatzen du Ilargik. Zuek ere egiten dituzue azkariak etxeko nagusienekin? https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/220520_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko fisioterapiaren historian murgildu gara Oier Gorosabelekin. Nolako bilakaera izan duen eta gaur egun lehen arretan ere ezinbestekoa litzatekeela fisioterapeuten lana. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220518_oier_fisioterapeuten_lamna.mp3 Deskargatu hemen.
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dute Euskaraldiaren hirugarren aldia, eta gaur zabaldu dute entitateek parte hartzeko epea. Euskaraz lasai aritzeko guneak sortzen, hedatzen eta identifikatzen jarraitzea lehentasuna izango da aurtengoan. Belarriprest eta ahobiziekin batera, ariguneak izango dira aurtengo Euskaraldiko protagonistak. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dute ariketa sozialaren hirugarren aldia, […]
‘Euskara aurrera’ egitasmoak hainbat atxikimendu jaso ditu larunbateko manifestaziorako. Euskara Aurrera leloarekin manifestazioa deitu dute datorren larunbaterako, maiatzak 21, Donostian. Euskarak gaur egun duen egoerak arduratuta sortu dute egitasmoa. Nabarmendu dutenez besteak beste, azken urtean euskararen aurka hartu diren erabaki judizialak larriak izan dira, euskarak pantailetan duen presentzia murritza, eta […]
Aurten Maiatzaren 21ean ospatuko da Barakaldon, 22 urtea bete ditu BreakOnstage jaialdiak , leku eta formatu ezberdinetan ospatu izan da kultura urbanoaren jaialdia, baina Ander Garaizabal antolatzaileak azpimarratu digunez, aurten parte hartzea bultzatzea izan dute helburu. Barakaldon 4 gune ezberdinetan. Nazioarteko artista urbanoak parte hartzeaz gain, Euskal Herriko gazteen partaidetza […]
Potton Bizkaiko saioetan ibili gara kuxkuxean; 2022 eta 2021 urteetako saio ezkutuak azaleratu ditugu, mesanotxean gordeta zeudenak. 2021eko azaroaren 12an, Lauroetako San Miguel ermitan kantuan izan ziren apokalipsiaren zaldunak: Unai Iturriaga, Etxahun Lekue, Xabi Paya eta Igor Elortza; Delorean izeneko autoa hartu eta, 2022ko maiatzaren 8an, Indautxuko jaietan beste laukote […]
Bizkaiko Foru Aldundiak, beste urte batez Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekimena bultzatu du, Bizkaiko 44 museoekin lankidetzan; efemeride hau maiatzaren 18an ospatzen da. Oraingo honetan ICOMek (Museoen Nazioarteko Kontseiluak) “museoen boterea” azpimarratzen du, eta ildo horretatik Foru Erakundeak herritarrei Bizkaiko museoen aniztasuna eta aberastasuna eskuratzen laguntzea erabaki du. Museoak aktibo […]
Bost solairuko eraikina izango da, eta pilotalekuaz gain, gazteleku bat, haurrentzako gune bat eta liburutegia hartuko ditu, besteak beste. Milioi batetik gorako inbertsioa izan da. 2015an eraitsi zen esperantzako Fortoia, metroaren linea berriaren obrak egiteko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean egon ostean eraikin berria egitea adostu zuten. Oraingo eraikinak izango duen ezberdintasun […]
Gaur aurkeztu dugu prentsaurrekoan 2022ko ekainaren 5ean Bastidan ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaiaren abestia. Abestiaren egileak, Maisha MC (Eneko Axpe), “Handitzen” da Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaiaren abestiaren izenburua eta Maisha MC hip hop artistak egin du. Kaliforniako San Frantzisko hirian sortu du, Glaukoma taldeko Juantxo Arakama, […]
