Agenda sindikalarekin abiatu dugu saioa, Eki Etxebarriak datozen hamabost egunetan izango diren deialdien berri eman digu. Funcor izan zen esperientzia kooperatibo eta kulturala ezagutzeko jardunaldiak egin dira Elorrion eta horren inguruko zehetasuna ekarri dizkigu Jabier Lertxundik. Izan ere, Funcor galdategia edota nekazal makinaria saltzeko fabrika izatetik, igaro zen izatera euskarazko […]
Konpartitzea da jostailurik onena! Gaur horri buruz aritu dira Ilargi eta amama, Lur etxe aldaketa egiten egon baita. Behar ez dituen gauza batzuk oparituko ditu gehiago behar dituztenentzo. https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/220604_gaurezdagoeskolarik_jostailuak.mp3 Deskargatu hemen.
Zientzian azokan asteburu osoan zehar gazteek ikasturtean landutako 200 STEAM proiektu egongo dira ikusgai, baita tailerrak, esperimentuak eta zientzia-ikuskizunak ere. Elhuyar Zientzia Azokan,gazteek ez ezik, Euskal Herriko ikerketa-zentroek eta unibertsitateek ere parte hartuko dute. Zuzeneko saio berezia egin dugu bertatik eta hainbat proiektu ezagutzeko aukera izan dugu. Irratsaioa hasteko, Elhuyar […]
Gero eta gutxiago falta da Euskal Eskola Publikoaren jairako: ekainaren 5ean egingo dute, Bastidan 29. edizioa izango da aurtengoa, eta jada prest dute dena. Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzaileak azpimarratu digun moduan. Ohikoa den bezala, festa eta aldarrikapena batu nahi dituzte jaialdian. Era berean, ikastetxe publikoaren eguneroko lanari balioa emateaz gain, […]
Bizkaiko Taldekako bertsolari txapelketaren azken kanporaketaz gozatu dugu gaurko POTTOn. Arrigorriagan izan zen, eta kantuan aritu ziren POTOJORRI, KANTAKUNE eta TAKETA LEZ! taldeak; Bilbo-Deustu, Gernika eta Mungiako taldeak. Hamaika bertsolariren lana, Arrigorriagan zehar egindako hiru geldialditan. Epaileen + entzuleen puntuazioek erabaki zuten talde irabazlea zein izango… eta gernikarrak garaile izanda, […]
Kanterri ikastaroa aurkeztu digu gotzon Barandiaranek, Uztailaren 11n eta 12an Oiartzunen izango dena. Euskarazko kantagintza aztertu eta hura sustatzeko baliabideak eskaintzea du helburu. .Bi egunetan sei hizlari ariko dira estreinako aldian: Fermin Etxegoien idazle eta kazetaria, Anari Alberdi musikaria, Itxaro Borda idazlea, Ihintza Orbegozo musika kritikaria, Imanol Epelde musikari eta […]
Liherren laugarren lana dugu ‘Eta hutsa zen helmuga’, laugarrena sei urtetan. Kostata bada ere, aste honetan Bilbon zuzenean ikusteko aukera izango dugu, izan ere ostegunean Kafe Antzokian izango dira zuzenean, eta hutsa zen helmuga azken lan horretako kantuak zuzenean aurkezten. Iñigo Etxarri taldekidearekin berba egin dugu. Bilboko kontzertu azkenean iritsi […]
Gazteolak hainbat tailer, udaleku eta ekintza prestatu ditu uda honetarako. Horren berri eman digu Unai Mendiburuk irratian. Ikasturtean bezala euskara hobetzeko aukera izango dute gazteak udako trinkoekin. Uztaila eta Abuztuan zehar bestelako eskaintza izango da Gazteolan, robotika tailerra, multikirola, Stop motion, antzerkia edo sukaldaritza tailerrak. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220530_unai_gazteola.mp3 Deskargatu hemen.
Elhuyar Zientzia Azokak aurten 10 urte betetzen ditu, eta ekainaren 2tik 5era egingo da Bilboko Areatzan. Ostiralean Areatzatik zuzeneko saio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak. Gazteek STEAM proiektuak erakutsiko dituzte Areatzan jarritako etxoletan. Jaimetan, aldiz, ikerketa profesionala paratuko dute erakusgai. Mondragon Unibertsitatea, CFM-Polymat, Deustuko Unibertsitatea, BCMaterials, EHU ENEDI EHU […]
Bizkaiak murrizketarik gabe ekingo dio ekainaren 1ean hondartza denboraldiari. Aurten, berrikuntza gisa, bainu lagunduaren zerbitzua irailaren 30era arte luzatuko da. Gainera, hareatza batzuetan hondakinak trinkotzen dituzten zaborrontzi adimendunak jarriko dira. Guztira, 269 pertsona ariko dira Bizkaiko hondartzak zaintzen eta garbitzen. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220531_bizkaikohobndartzak.mp3 Deskargatu hemen.
