Piztu da piztia, eta Bilbo Hiria irratian abian dugu kirol irratsaioa. Gaurko saioan, asteburuan izandako kirol notiziak zabaldu ditugu: boxeoa, furgola, saskibaloia, arrauna, eskupilota… Horretarako, lantalde handia jarri dugu martxan: Vitor Beaskoetxea, Iker Gurrutxaga eta Unai Mendiburu, kronika propioak egiten; Jone Fernandez, Jon Joseba Renteria eta Erlantz Ibargurengoitia, mikrofonoan eta […]

COVAX, txertoak berdintasunez eskuratzeko helburua duen ekimena da, Osasunaren Mundu Erakundeak bultzatuakoa. Txertoak jaso dituen lehen herrialdea Ghana izan da. Helburua da 2021ean 2.000 milioi dosi banatzea ekonomikoki pobreenak diren 92 herrialdeetan. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210427_koronabirusarenGakoak.mp3 Deskargatu hemen.  

2017an San Inazioko auzokideek 17 urte abandonatuta zegoen espazioa okupatu zuten. Errondoko auzo etxea lau urtez auzokideentzako espazioa bilakatu du. Duela gutxi jakin dute Eroskik Maiatzean 5ean hustu nahi duela espazioa. Bertan dauden auzoko eta inguruko aisialdi, kirol eta kultur taldeak, talde feministak eta sindikatuak kalean uztearen kontra egin dute: […]

Iggy Pop  kantaria izan du hizpide Rafa Ruedak. ggy Popen jatorrizko izena James Newell Osterberg, Jr. da eta, James Newell Osterberg berari bezalaxe, berritzaileen ohorezko tokia gordetzen zaio punk rock munduan. 60ko hamarkada bukaeran eta 70eko hasieran The Stooges taldearen abeslari eta lider izan zen. Ospe handia lortu zuen banda […]

Supersur zabaltzearen aurkako plataformak mobilizazioak egin ditu larunbat honetan Bilbon, azpiegiturak Bolintxu bailaran sortzen dituen “inpaktuak” salatzeko eta obrak geldiaraztea eskatzeko. Plataformako kideek, eragile sozialekin batera, manifestazioa egin dute 18: 00ak aldera Arriaga Antzokitik, Bolintxu bizirik-Ampliación Supersur ez irakur zitekeen pankarta baten atzean, eta ohartarazi dute “ulertezina” dela “administrazioek ibilgailu […]

Aste honetan  Argia astekarian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Peru Iparragirre kazetariarekin. Apirilaren 8an Hizkuntza gutxituen aldeko legea onartu du Frantziako Asanbleak Mugarri izango den legea sartu da Frantziako Hezkuntza kodea, aztertu dute aste honetan aldizkarian. Artisten estatutuaren inguruko erreportajea ekarri  digu eta bukatzeko aldizkarian irakurri dezakegun gazteak […]

Gauza guztietan legez, osasun arloan ere sinpleak izan beharko liratekeen gauzak korapilatzeko joera dugu gizakiok. Gaixorik dagoenak sendatu nahi du; hala beharko luke, ezta? Bada, ez beti. Osagile baten ibilbide profesionalean zehar gauza harrigarri asko ikusten dira, eta gaurkoan halako kasu batzuk ezagutarazi dizkigu Oier Gorosabelek.   https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210421_OIER_katramilatzen_diren_gaixotasunak.mp3 Deskargatu hemen.

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu mailan. Helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da. 1995. urteetik UNESCOk sustatzen duen nazioarteko eguna da, eta gaur oraindik indarrean jarraitzen du. Liburuaren egunak berebiziko garrantzia du liburu dendetarako, esaterako. Azken datuen arabera, pandemiak eta horrek ekarritako itxialdiak […]