Duela 3 urte hasi ziren biltzen, Txerra Bolinaga, Ruben Sanchez, Bingen Mendizabal eta Jon Aranburu, eta tarte honetan kantu bilduma bat egin dute tarte honetan zehar. Beste hainbat proiektutan ibilitakoak denak, izenak dioen moduan, proiektu honekin aurrekoetatik hartutakotik lan berria egin nahi izan dute. 10 kanta ditu biltzen ditu diskoak […]

Bilbo beste modu batez ezagutzeko aukera emango digute Irati Agirrezkuenagak, Mikel Ayllonek eta Igor Arzuagak. Hiria ezagutzeko aitzakian Bilbotik paseatzeko gonbita luzatu dute. Arriaga plazan abiatu eta izozaki dorretan amaituko da gure ibilbidea. Loraldiaren eskutik dator paseo birtuala. Arriaga plazatik abiatu eta Isozaki dorretan amaituko da ibilbidea. Bidaiaren benetako helmuga, […]

Euskarazko Wikipedia sortzearekin nahikoa ez, umeei zuzendutako entziklopedia askea heldu da orain dela gutxi Euskal Herrira: Txikipedia. Umeentzako moduko lexiko eta sintaxiarekin egina dago eta 2800 artikulu baino gehiago ditu jada. Koldo Biguri Txikipediako lan taldeko kideetako bat izan da gaur gurekin proiektu honi buruzko xehetasun guztiak kontatzeko. Adi!   […]

Gernika aldera joan gara eta 2021eko urtarril-otsailean izandako bi jaialdi ekarri. Eskolarteko finalean kantatu behar zuten Leire Vargas, Naia Arrizabalaga eta Irune Basagoiti kantuan izan ziren urtarrilean Etxahun Lekue eta Maialen Lujanbiorekin; otsailean eta Muxikan, berriz, Enare Muniategi, Koldo Gezuraga, Iker Uriarte eta Gorka Pagonabarraga. Bertsoa eta prosa uztartu zaleak […]

Martxoaren 5ean, 6an eta 7an, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Deustuko Erriberako artearekin, diseinuarekin, kulturarekin eta artisautzarekin hitzordua prestatu digu La Bernarda Fest-ek. Hiru egunetan zehar, herriko diseinatzaile eta eskulangileen, zuzeneko musikaren, antzerkiaren, txotxongiloen, animazioko film laburren, expoen eta literaturaren azoka handia egingo da. Jaialdiaren xehetasunak ekarri dizkigu Cristina Zwap […]

Datorren astelehenean, martxoaren 8an, mobilizazioak antolatu ditu Bilbo Feminista Saretzen taldeak. Ekitaldia, 11:00etatik 19:00ak arte izango da Pio Baroja Plazan hasita. Atzerritarren bulegoan egingo den kontzentrazioarekin hasiko da eguna, eta 12:00etan udaletxera jaitsiko dira. Iberdrola dorrera helduko dira 13:00etarako eta 19:00etan Jesusen Bihotzetik ateako den manifestazioarekin amaituko da eguna. Martxoaren […]

Blas de Oteroren omenezko kontzertuarekin hasiko da martxoaren 15ean Bilbopoesia. “Beriz aireatu” lelopean, letra eta musikarekin lotutako 30 erreferente baino gehiago izango dira jaialdiko protagonistak; besteak beste, Nacho Vegasen eta Izaroren kontzertuak egongo dira, bai eta Leire Bilbao, Isabel Bono eta Bernardo Atxaga bezalako idazleen arteko topaketa musikalak ere. Bidebarrieta […]

Gaurkoa jazz doinuak izan dira protagonista. Haizea Martiartu saxofoi jolea izan da gurean. “Folketik jazzera Ensemble” lana izan dugu entzungai. Euskal abesti tradizionalen doinuak jazz musikara ekarri ditu markinarrak bere lehen diskoan. Zortzi urte zituenean hasi zen saxofoia jotzen Haizea Martiartu. Martxoaren 10ean Arriaga antzokian eskainiko du lehen aurkezpen kontzertua. Denetara […]