Abando erdian kokatuta dagoen Cervantes eskola publikoko guraso eta inguruko auzokoak trafikoa moztu dute ordubetez, haurren segurtasuna eskatzeko. Joan den barikuan gertatu da hori. Pandemia dela eta, eskolara sartu eta irtetzeko protokolo berria ezarri zen irailean, eta horri jarraituz, gazteek denbora behar dute protokolo hori betetzeko. Hori dela eta, trafikoa […]

Zinegoakek gaur eman du jakitera 2021eko edizioko palmaresa. Nicol Ruiz Benavidesek zuzendutako “La nave del olvido” film txiletarrak irabazi du Zinegoak Sari Nagusia. Pau Guillen jaialdiaren zuzendariak azpimarratu duenez, aurten palmaresa oso banatuta egon da, baina esan du nabarmentzekoa izan dela saritutako pelikulek mezu positiboak transmititzea. Film laburrei dagokienez, Euskaltelek babesten […]

Zaporeakek esne bilketa kanpaina abiatuko ditu martxoaren 13an hasita, Gipuzkoan, eta hurrenez hurren, bi astero Hego Euskal Herriko lurralde guztietan, Bizkaian amaituz apirilaren 24ean. Horrela, herrialde bakoitzean, egokitutako egunean, hiriburuetan nahiz batzen diren udalerrietan esne eta diru bilketak garatuko dira. Zaporeakek janaria kozinatzen eta banatzen jarraitzen du, Grezian, bere sukalde […]

Deustuko jaiei hasiera emango zaie gaur eta martxoaren 21era arte. Botikazar Parkeko hockey pistan eta Done Petri plazako frontoian ekintza ugari antolatu dituzte. Pandemia garaia hasi zenetik Bilbon antolatzen diren lehenengo jaiak izango dira. Duela urte bete bertan behera geratu ziren lehenengo jaiak izan ziren, ondoren urte gogorra bizi izan […]

Durangoko azokako beka jaso ostean Kai Nakai abeslariak “Baimenik gabe” diskoa argitaratu zuen. Bederatzi abestiko diskoa argitaratu zuen, Baimenik gabe. Reggaeton musika da proposamenaren oinarria. Igandean Bbk aretoan zuzenean aurkeztuko ditu kantuak. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210312_kainaKai.mp3 Deskargatu hemen.

Saioa asteko sindikal agendarekin abiatu dugu, Ekhi Etxebarriak asteko deialdiak ekarriko dizkigu. Tubacexen enplegu erregulazio txostena adosteko negoziazioak ez du fruiturik eman, greba mugagabean daude langileak kaleratzeak ekiditu nahian, Aiaraldeako egoera eta borroken berri emateko Aitor Azpuru izan da saioan. Jon Bernat Zubiri ekonomialariak Madrilen negoziatzen ari den alokairuen legearen […]

Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz  kazetariarekin. Portadaren gaia Hidrogenoaren Euskal Korridorea sortu dute Bilbon otsailaren 22an, EAEko 78 erakunde publiko eta pribaturen artean. Gai horri heldu diote erreportaje nagusian, energia lortzeko hidrogenoa nola erabiltzen duten aztertu dute. Marina Lameiro zinemagileari eginiko elkarrizketa eta […]

Era Batera taldean disko berria argitaratu du , Izpi galdua. Jurgi Ekiza eta Gaizka Salazarrekin batera kantuak entzun ditugu. Diskoa Arrazolako Zumela baserrian grabaturiko sei abestik osatzen dute, Urria eta azaroan grabatuta . 2018an abitu zuten Era Batera taldea Antipodetan lehen lanarekin. Oraingoan sei musikarik osatzen dute taldea eta taldeago […]