Benetan be taldeak Porno VS afrodita antzezlana taularatzen dabil. Bihar bertan Galdakaon ikusteko aukera izango dugu. PORNO vs AFRODITA (edo I ♥#gorkaurbizu) du izenburu osoa. Patricia Urrutia aktorea izan dugu gurekin. Musika talde baten azken soinu frogan kokatzen da antzezlana, Gaztetxea itxiera doaz eta azken kontzertua dute. Hainbat gai jorratuko […]
Marrazteko gonbita luzatzen digu Eider Eibar ilustratzaileak argitaratutako azken lanean, Ez dakit marrazten. Txikitatik marrazten dugu baina bada momentu bat klak egin eta marrazteari utzi egiten diogula, pentsatzen ez dakigula ondo egiten, Eider Eibarrek sortutako album ilustratu honetan aurkitu dezakegu gure baitako marrazkilaria. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210217_eider_eibar.mp3 Deskargatu hemen.
Dantzan jarri ditugu Bilbo Hiria irratiaren uhinak; airean dugu beste POTTO bat. 2020ko hondarrean izandako bi bertso-jaialdi ekarri ditugu (aukeraketa diktatorialean): Orio eta Lezama, eta hamaika bertsolari. Transexualitatea, adierazpen askatasuna, bertsoa… Opari berezirik ere badugu, saiatu baikara prosa eta bertsoa kantuarekin uztartzen: Altxa Porrue, Mikel Inuntziaga, Negu Gorriak eta Galindo… […]
Bilbon berrogeita hamar urte baino gehiago dituzten etxebizitza eraikin ia guztiek pasatu dute dagoeneko Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (ITE) azken 6 urteetan. Inspekzio hori ondare eraikinaren segurtasuna eta kontserbazioa zaintzeko eta bermatzeko helburua du. Horrela, 2015ean egin zuen Bilboko Udalak EIT txostenak zenbatzeko, antolatzeko eta obligazioari buruzko informazioa emateko egutegia. Ordutik […]
Argitalpenerako, eztabaidarako, kritikarako, azterketarako, sustapenerako aukera emango duen ekimen bat izan nahi du Ekida, borondate sozialistako artistentzako espazio bat, kulturaren eta artearen esparruetatik iraultza sozialistari ekarpena egiteko. Gaur Bilbo 7 katu Gaztetxean aurkezpena egingo dute. Paul Beitiak aurkeztu digu, sozialiston kultur ekimena. Lehenik eta behin www.ekida.eus webgunea jarriko da martxan. […]
Pandemiaren ondorioei buruzko 25 artelanek osatutako erakusketa da Arnasketa saiakerak.Artelanak, Bilboko lau gunetan egongo dira banatuta: Zabalguneko Eraikinean, Euskal Museoan, arkeologia aztarnategian eta Abandoko udaltegian. Otsailaren 19an hasi, eta apirilaren 7ra arte egongo da ikusgai Bilbao Aurrera 2020 Planak aurrera eramandako erakusketa hau. Maite Fernandez de Arenaza komisarioak, esan bezala, […]
Migrazio politikak eta transnazionalen jarduna salatuko ditu Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak aurten, Nazioarteko V. Ekintzaren harira. Bilbon egin zuten agerraldia eta xehetasuna ezagutzeko asmoz Ainhoa izan dugu telefonoaren beste aldean. Otsailean hasi eta martxoaren 6an bukatuko dute Nazioarteko V. Ekintzaren ibilbidea, Irun eta Hendaia arteko mugan. Hausnarketarako baliabide teorikoak […]
Emakundek egindako ikerketa baten arabera, emakumeek gizonezkoek baino zailtasun gehiago dituzte adikzioei aurre egiteko tratamenduak jasotzeko. Tratamenduan egon direnak, daudenak eta jada ez dauden andreak elkarrizketatzeaz gain, haiekin dabiltzan profesionalakin ere hitzegin dute. Egileek jakinarazi dutenez, hainbat dira sendatzeko bide horretara ez joateko hautua egin duten emakumeak, besteak beste “lotsa” […]
Sotoan Gordeak nobelaz mintzatuko gara gaurko saioan. Miren Gorrotxategik, III. (H)ilbeltza bekari esker idatzi duen familia giroko nobela beltza da, ardo eta kupel artean girotua. Bigarren nobela du hau Gorrotxategik 33 ezkil izan baitzen lehena, Agustin Zubikarai bekari esker. Txalaparta argitaletxeak argitaratu duen nobela beltz honek upategi bateko girora eramaten […]
Olatz Salvadorrek bigarren diskoa aurkeztu du: ‘Aho uhal’. Hamabi kantuk osatzen dute,disko berria, Zuzenean aurkezten dabil eta ostegunean Barakaldo antzokian izango da, orain ,bai, Bilbo aldekoak gerturatzerik izango dugu. Gurean izan da . Ahots Hari kantuarekin abiatu dugu elkarrizketa, Rozalenek harekin batera abestu du, euskaraz, Alaia Martinek idatzitako hitzak dira, […]
