Bizitzen ari garen egoerak askotan ekartzen digu gogora 1918ko gripea, baina benetan ba al du zerikusirik gaur egun gertatzen hari denak garai hartan jazo zenarekin? Honen harira, hainbat berdintasun eta desberdintasun aipatuko dizkigu Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210309_koronabirusarenGakoak.mp3 Deskargatu hemen.
Matematikaren garrantzia, baliagarritasuna eta edertasuna ezagutzera emateko asmoz, martxoaren 10ean, asteazkena, ‘Martxoa, Matematikaren hilabetea’ deritzon proiektuaren barruan, Basque Center for Applied Mathematics-BCAM zentroak eta Euskal Herriko Unibertsitateko(UPV/EHU) Kultura Zientifikoko Katedrak ‘Haπ Day! Matematika ospatzen’ ekitaldia antolatu dute Bidebarrieta Liburutegian, iraupen laburreko bost hitzaldirekin. Kultur ekimenen horren inguruko xehetasuna ekarriko dizkigu […]
Bizkaiko Hizkuntzen Mapa osatu du Soziolinguistika Klusterrak, Bizkaiko Foru Aldundiaren enkarguz. 120 ama hizkuntzatik gora zenbatu dituzte. Euskararen eta gaztelaniaren atzetik, galizierak ditu hiztun gehien: 25.697 bizkaitarren hizkuntza da. Belen Urangak ekarri dizkigu ikerketaren xehetasunak. Azterketa euskara, gaztelania eta ingelesa ez diren hizkuntzen errealitatea ezagutzea izan du helburu. Orotara 120 […]
Pandemiak zeharkatutako Martxoak 8a da aurtengoa. Baina ahal ere erakundeetatik era hainbat mezu eta kanpaina zabaldu dituzte. Horietako baten inguruan hitz egingo dugu jarraian Bilboko Udalak Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, sentsibilizazio kanpaina berria jarri du martxan. Aurten, modu esanguratsuan, gaur egungo osasun krisian emakumeek egin duten lana […]
Zenbat hizkuntza dauden munduan, eta ze politak diren guztiak! Hemen Euskal Herrian, euskara dugu baina beste hizkuntza batzuk be bai badakizkigu. Zuek zenbat hizkuntz hitz egiten duzue? https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/210306_gaurezdagoeskolarik_hizkuntzak.mp3 Deskargatu hemen.
“Pandemiaren inguruko gogoeta feministak” liburua kaleratu du Steilas sindikatuko idazkaritza feministak. Pandemiaren inguruan hainbat emakumek dituzten esperientziak biltzen ditu, zaintza arloko, osasuneko, irakaskuntzako eta beste hainbat sektoretako profesionalen testigantzekin, hamabost artikulutan. Hamabost atal horiek gai eta forma askotarikoak dira: batzuek lehen pertsonako bizipenak kontatzen dituzte, eta beste batzuek oinarri teorikoagoak […]
Musika-Música 2021 jaialdia, Bilboko Udalak antolatuta, martxoaren 5ean, 6an eta 7an ospatuko da, Vienako hiria izango delarik protagonista. Horrela, Jaialdiak amaiera emango dio 2019an Londres eta New Yorkekin hasi eta 2020an Parisekin segida izan zuen zikloari. Gonzalo Olabarri kultura zinegotziak eman dizkigu xehetasunak. Bilboko Udalak 36 kontzertu programatu ditu aurtengo […]
Duela 3 urte hasi ziren biltzen, Txerra Bolinaga, Ruben Sanchez, Bingen Mendizabal eta Jon Aranburu, eta tarte honetan kantu bilduma bat egin dute tarte honetan zehar. Beste hainbat proiektutan ibilitakoak denak, izenak dioen moduan, proiektu honekin aurrekoetatik hartutakotik lan berria egin nahi izan dute. 10 kanta ditu biltzen ditu diskoak […]
Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azalean Adur Ramirez de Alda Altsasuko auzipetuarekin eginiko elkarrizketa dugu. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatu zuten, Altsasuko gazteekin elkartasun uholdea izan zen. Zurrunbiloaren erdian harrapatu zuen gaztetako bat da Adur Ramirez de Alda da, […]
Bilbo beste modu batez ezagutzeko aukera emango digute Irati Agirrezkuenagak, Mikel Ayllonek eta Igor Arzuagak. Hiria ezagutzeko aitzakian Bilbotik paseatzeko gonbita luzatu dute. Arriaga plazan abiatu eta izozaki dorretan amaituko da gure ibilbidea. Loraldiaren eskutik dator paseo birtuala. Arriaga plazatik abiatu eta Isozaki dorretan amaituko da ibilbidea. Bidaiaren benetako helmuga, […]
