Gaurko kantugaia David Bowieren “Five Years” izan du Rafa Ruedak. David Bowie, jaiotze izenez David Robert Jones 1947an Londresen jai zen musikari bitraniarra dugu. 50 urtez musika popularrean lehen lerroan aritu zen. Beti berritasunaren bila, 60 hamarkadan izan zuen bere urrezko sasoia. 1963an abiatu zeun bere musikari ibilbidea. 1969an Space […]
Iñigo Cabacasen gurasoak eta Jone Goirizelaia abokatua prentsaren aurrean agertu dira Auzitegi Gorenaren epaia baloratzeko. Goirizelaiak salatu du medioek familiak berak baino lehenago jaso zutela sententzia. Espainiar justizian hori ohitura bihurtu dela eta guztiz onartezina dela ere gaineratu du. Abokatuaren hitzetan, espainiako Tribunal Gorenak ez du kasuaren funtsera joan nahi […]
Gaur ere POTTO egin dugu Bilbo Hiria irratian. Abenduaren 26an, Bilboko Hika Ateneo gunean izandako “Bertso-saio Feminista” izan dugu gozagai; bertan kantuan izan ziren Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe. Bertsoa nahikoa ez eta… Prosarik ere izan dugu, izan ere, Jon Agirresarobek 2020. urtearen analisia egin digu eta Miren Artetxerekin ere […]
Gaurkoan sinusitazaren gaitza izan dugu mintzagai oier Gorosabelekin, betiko legez terapia fisikoaren ikuspegitik. Aurretik sinuei buruzko azalpenak eman dizkigu, sinuak, aurpegiko parte badira ere, nahikoa ezezagunak baitira. Sinuetan ez delako inolako prozesu fisiologiko ezagunik ematen; haien funtzioa estrukturala da batez ere. Sinua hezurraren egitura antolatzean gertatzen den berezitasuna da, zer […]
Aurtengo lehiaketan guztira 19 gidoi aurkeztu dira, hauetatik 7 euskaraz eta beste 12 gazteleraz. Euskarazko gidoi saritua Asier Hernandez aktore eta testugileak idatzitako ‘Kill, Kerra eta Karma’ izan da. Lehendik ere ‘Café bar Bilbao’ sari bat eskuratu zuen gaztelerazko testu batekin. Oraingoan, 2013an idazten hasi zen testuari berriro ekin eta […]
Hunza leinukoak (Himalayako Kari Baba eskualdeko herria), sasoi baten 140 urte arte bizi omen ziren, eta arrunta zen 120 urtekoa. Antza, zetaren bidea euren eskualdean hartutako indarrak kaltetu zuen hura guztia. Elikagaietan, gordinak du bizia eguzkitik hartutako argiagatik, eta elikagaiak egostean edo erretzean (40ºtik gora), galdu egiten du gehiena. Horregatik, […]
Barruan zuen iruditeriatik abiatuta sortu du Erika Olaizolak ‘Panpina’ren unibertsoa, beste batzuen laguntzarekin. Susa argitaletxeko Ganbilak ekarri du liburura Panpina unibertsoa. Erika Rooibos da antzezlanean, Noiz bilakatzen da norbera panpina eguneroko bizitzan? Noiz behar dugu begiratu gaitzaten? Emakume oro da panpina? Besteen begiradak egiten gaitu panpin? Liburuaren eta antzezlearen inguruan […]
MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT elkarteen 12 kantu eta 11 bideoklip barne biltzen dituen proiektua da, datozen egunetan BIZIPOZA AUZOLAN lehen bideoklipa eta beste 10 bideoklip eta 11 kantuak publiko noiz egingo dituzte iragarriko dute www.bizipoza.eus orrialdean eta Bizipozaren sare sozialetan. Bizipoza elkartea, gaur egun 35 elkartek osatzen duten elkartea da […]
Hamabi kantaz osatutako diskoa da ‘Aho Uhal’. Ohikoa baino luzeagoa da, azken bi urteetan burututako prozesu luze baten emaitza izan baita. Oraingo honetan, Pablo Novoa musikari eta ekoizle galiziarrarekin batera aritu da lanean Salvador. Donostian aurkeztu berri duen diskoaren izena gaztelerako “riendas” hitzetik dator. Abeslariak bere sare sozialetan argitaratu dituen […]
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak eta Xabier Ugartemendia Negoziazio Kolektiboko eta Ekintza Sindikaleko idazkariak enplegu suntsiketa eta prekarizazioaren arazoak plazaratu dituzte. Horrez gain, enpleguaren defentsan sindikatuak abian jarriko dituen dinamiken berri ere eman dute. Ugartemendiak azaldu duenez, azken urtean 24.300 langile gutxiago daude alta emanda Gizarte Segurantzan Hego Euskal Herrian. […]
