Xabi Aburruzaga trikitilari bizkaitarra, gure irratian ezaguna da dagoeneko. Hainbat disko plazaratu ditu orain arte, berriena pasa den urtean kaleratu zuen ‘Bost’ izenekoa. Duela bi aste Musika Bulegoak emandako saria jaso zuen. Ostiralean kontzertua emango du Leioako kultur Leioan. Aukera ederra berarekin hitz egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201015_xabi_aburrunzaga.mp3 Deskargatu hemen.
Konfinamendutik ihesi, egin POTTO! 2020-2021 ikasturteari hasiera emateko, Euskal Herriaren luze zabalean, prosan egon gara: Bizkaiko bertsozale elkartearen txapelketaren atzeratzea, Arabako Kuadrilla artekoaren finalaren kronika , Nafarroako txapelketaren atzeratzea + Bardoak ekimenaren finalaren aurkezpena (zapatu honetan, Lizarran) eta Xiberu-Lapurdi-Baxenabarreko XILABAren txapelketa. Gehiago nahi? Deskonfinatutako Xabier Silveira + Unai Iturriaga, aukeraketa […]
Open House Bilboko Nazioarteko jaialdiak 4.edizioa egingo du aurten, urriaren 24an eta 25ean, “kaleak bizi” lemapean. Edizio honetan 26 open espazio izango dira, hauetatik 21 eraikinak izango dira, eta 5, espazio publikoak. Bisita gidatuak erabiliko dira horretarako eta hala, arkitekturazko eta kulturazko egitarau zabal batez gozatzeko aukera izango dute herritarrek. […]
Kutsidazu bidea Ixabel antzezlan musikala estreinatuko da bihar Arriaga antzokian. Ibilbide luzea egin du Joxean Sagaztizabalen eleberriak, oraingoan musikal gisa eratu dute. Patxi Barcok zuzendu du, eta dramaturgiaz ere bera arduratu da, Aitziber Garmendiarekin batera. Musika zuzendaritza Demode Quartet taldeko Joli Pascualenarena da. Talde hori asko inplikatu da proiektuan, eta […]
Urriaren 19tik 24ra Zapalduon memoria astea antolatu dute Alde Zaharreko eta Bilbo Zaharreko norbanako ezberdinek. Lan askoren ostean, azkenik aste osoko egitaraua antolatu dute, ibilbide, mahai-inguru, eta ekitaldi txikiz betea dator. Memoria egiteko unea dela iritzita, zazpi kaleetako eta Bilbo zaharreko lagun ugari elkartu eta garai, sasoi eta gertakari ezberdinak […]
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 26. Edizioa Azaroaren 7tik 12ra egingo da, udaberrian pandemiaren ondorioz atzeratu eta gero. Gainera, Galder Gaztelu-Urrutia El hoyoren zuzendariak Fantrobia saria jasoko du, zinema munduko figura berriei eskaintzen zaiena. Sail ofizialean hamar pelikula lehiatuko dira, film luze, gidoi eta zuzendaritza onenaren sariak lortzeko. Film laburrek pisu handia […]
Iñaki Lasagabasterrek eta Amaia Goirigolzarrik aurkeztu duten dokumentua 200 legelarik baino gehiagok babestu dute. Hauek estatu osokoak dira, ideologia askotakoak eta hainbat lekutakoak. Halaber, egungo espetxe-politika legez kanpokoa dela eta oinarrizko eskubideak errespetatzen ez dituela salatu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201014_sare.mp3 Deskargatu hemen.
Badira urte batzuk Hasier Oleagak, Itsaso Etxebestek, Juantxo Zeberiok, Beñat Barandiaranek eta Elene Arandiak Tenpora taldea sortu zutela, ordutik kantu eder batzuk utzi dizkigute, eta oraingoan ere 7 kantu osatutako disko berria osatu dute, “Berriro asma nazazu”. Kantu berriak entzun ditugu Juantxo Zeberiorekin batera. Atzerapenak atzerapen pozik agertu da hirugarren […]
Datorren urriaren 15etik 25era bitartean ospatuko da Bilboko Bad Jaialdiaren 22.edizioa. Aurtengo egoera zaila den arren egutegiarekin aurrera jarraitzea erabaki dute antolatzaileek. Gurekin izan da Alicia Otxandotegi, Bad jaialdiko zuzendaria. Edizio honetako kartela tokiko eszenaren presentzia nabarmenagatik nabarmentzen da, 13 euskal konpainiak ordezkatuta. Hauekin batera sei konpainia estatalak egongo dira.Hala, […]
Gaurko saioan klasiko batekin abiatu du Pink Floy taldearekin. Talde britainiarra izan zen, 1960 eta 1970ko hamarkadetako itzal handietako bat izan zen. Bere musika estiloak, oso abangoardista, hasierako kutsu psikodelikotik rock sinfoniko eta espazialera bilakaera izan zuen. Taldeak ondo definitutako bi etapa igaro zituen, lehena Roger Waters eta Syd Barret […]
