Perfekzioa maite ez dugunez, gaur ere POTTO egin dugu. Arabara joan gara eta 2020ko Arabako Kuadrilla Arteko txapelketaren finala eskaini dugu uhinetan zehar (aukeraketa diktatorialean). Manex Agirre elkarrizketatu dugu prosa bideratuan, txapelketaren garaile izan zen IZENBAKUEK taldeko partaidea, eta Kuadrilla arteko finalaren bertso-aukeraketa ekarri. Azkenburukoa, zelan ez, opari: Olatz Sanchez […]
Gaurkoan dopinaren inguruan mintzatu gara Oier Gorosabel fisioterapeutarekin. Gizakiaren muga naturalak aspaldi gainditu dira, eta banako supergizakiak kenduta, beste kirolari profesional guztiak pertsona normalak ditugu. Markak hobetzea ia ezinezkoa denez, kirolarien errendimendua hobetzea giza-ingeniaritza kontua bihurtu da, osasuna bigarren mailara pasatuta. Osasun profesional guztiok argi dute bereizketa gogoratu behar dela: […]
Mundu osoan haurren eskubideen alde aritzen erakunde ezaguna da Save the Children. Euskal Autonomia Erkidegoan duela 15 urtetatik ari da lanean pobrezia edo gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden haurrei arreta emateko. urriaren 16an Pobreziaren Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatu zelako eta Save the Childrenek testuinguru horren barnean hainbat datu kezkagarri plazaratu zituen. […]
Osakidetzako Garbiketa, Osasun Garraio eta sukalde zein kafetegietako langile azpikontratatuek greba deialdia egin dute. Noemi Etxabarria eta Itsasne Nuñez ELAko eta LABeko kideek adierazi dutenez, 4200 langile daude mobilizazioetara deituta. Greba urriaren 29an izango da Araban, azaroaren 5ean Gipuzkoan eta azaroaren 12an Bizkaian. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201020_osakidetzako%20azpikontratak.mp3 Deskargatu hemen.
Asel Luzarragak Bahiketa, bere bederatzigarren nobela argitaratu du Txalaparta argitaletxearen eskutik. Aselen bista izan dugu gaurko saioan. Bi protagonista ditu eleberriak. Batetik, Edu, marxista eta Buenos Airesko ‘La Hoz’ egunkari fikzioan lan egiten duena. Bestetik Matxin dugu, anarkista eta desagertuta dagoena. Eduren bitartez ezagutuko dugu Matxin. Buenos Aires hirian kokatu […]
Bi telesail ekarri dizkigu Iskanda Hamawyk. Lehnengoa “Antidsturbios” izan da. 6 atal ditu. Sei polizia etxegabetze arazotsua egin dute Madrilgo erdigunean, baina kaleratzea zaildu eginten da eta tragedia bat gertatuko da. Poliziaren Barne Arazoetarako talde batek ikertuko du gertatutakoa, eta poliziek ondorio larriak izan ditzaketela salatu dute. Errealitateari eta bizi […]
Gaurkoan 60 hamarkadako kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Maurice Williams & the Zodiacs Nashvilletik (Tennessee) Rhythm & blues eta doo-wop abeslari talde estatubatuarra izan zen. 1950eko hamarkadaren amaieran eta 60ko hamarkadaren hasieran aktibo izan ziren. Jatorriz The Royals Charms taldeak bere izena Gladiolasera aldatu zuen 1957an eta Excelosera 1958an, […]
Urriaren 19an ospatzen da bularreko minbiziaren kontrako borrokaren nazioarteko eguna, Munduko Osasun Erakundeak antolatuta. Egun honen helburua jendartean gaitzaren gaineko oharmena eragitea da, eta bide batez, diagnostiko eta tratamendu egoki eta eraginkor gehiago eskuratzea. Bilboko Udalak, beste urte betez, bat egin du ekimen honekin. Gainera, babesa agertzeaz gain, eskerrak eman […]
Gaur Bilboko auzoei buruz hitz egin dugu. Badakizue zenbat dauden? guztiak ezagutzen dituzue? Jolastu gurekin ea zenbat asmatzen dituzuen! https://bilbohiria.com/docs2/2020/Gaurezdagoeskolarik/201017_gaurezdagoeskolarik_bilboko_auzoak.mp3 Deskargatu hemen.
Bilbo hiria irratian zinemari leiho bat irekiko diogu. Azken urteetan pantaila txikirako egindako lanen inguruan hitz egin dugu. Oraingoan areto handietan ikusteko egiten diren pelikulak izango ditugu hizpide. Askotan etxeko sofaren berotasunean ikusten ditugu baina ez da berdina. Zineaz, pelikulez eta sorkuntzaz berba egiteko Ane Urkiola batuko zaigu Bilbo hiria […]
