Euskaren Gizarte Erakundeen Kontseiluak 2016an aurkeztutako Hizkuntza Eskubideen Protokoloa berritu du, orain Udalen Garapenean fokua jarriz. Hortaz izena: Hizkuntza Eskubideen Protokoloa: Udal Garapena. Helburu nagusia, protokoloaren izenburuak dioen moduan, udaletan hizkuntza eskubideak bermatzea da. Horretarako txostenak udalen eskumenak aztertzen ditu, hizkuntza-politikak garatzeko baliabideak dutela baieztatuz. Paul Bilbaok, kontseiluaren idazkari nagusiak […]
Gaurkoan Uribe kostako Hiru aldizkariko Unai Brea kazetariarekin bat egin dugu. Hilabetero bezala bi gai aipatu ditugu, Gai nagusia, hilabete honetan migrazioa da Fenomenoa modu orokorrean aztertu dute eta batez ere eskualdeko kopuruak eta portzentajeak eman dituzte, kanpoan jaiotakoak jendeak uste duenaren erdia direla erakutsiz. Plentzia portuaren inguruko albistea ekarri […]
Azaroko lehenengo asteburuan ospatu ziren Durangon Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak ‘Salda badago’ izan dute goiburua. Trabeskaleko laguna bertan izan gara eta gaurko saioan mahai-inguru zentralak, giroa eta bertan emandako galdera eta hausnarketak ekarri ditugu saiora. Ia 3.000 emakume, tans eta bollera batu ginen Durangon, denak helburu berei lotuak: hausnartu, […]
Amets Arzallusek Ibrahima Balderen bizitzaren kontaketa egin du “Miñan” liburuan. Susa argitaletxeak plazaratu berri du. Ibrahima Ginea Bissaun sortua da, aitarekin Kornakryn bizi eta lan egiten zuen, hura hil eta lanean hasten da, ama laboraria du, hiru neba arreba ditu, bera da anai handiena. Amaren deia jaso zuen: anaia txikia […]
Gurenduz Psikologia eta Sexologia Zentroak “Sexu erasoak ekiditeko behin betiko gida” aurkeztu zuen pasa den ostiralean, azaroak 8. Gida berritzaile hau, balizko erasotzaileari dago zuzenduta eta sexu erasoak ekiditeko zazpi urrats ematen dizkio. Gainera hainbat hizkuntzatan dago eskuragarri, bere hedatzea errazteko helburuarekin. Ziortza Karranza Gurenduz Zentroko zuzendariak eman dizkigu xehetasunak. […]
Gaurko sexologia saioan Mikel Oribe eta Amaia Urrejola batu zaizkigu. Saioan parafilien inguruan aritu gara. Parafilia, sexualitate praktika ez-ohikoak izendatzeko erabiltzen den izena. koitoarekin edo beste sexu praktikekin loturiko beste praktika bat da (adibidez, janariarekin egindako sexu-jolasak, praktika sexualak pertsona iletsuekin egitean, hondamen edo istripu bat gertatzean sexu praktikak egitea, […]
Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioaretko Jaialdiak Bertha Gaztelumendik zuzendutako Ez, eskerrik asko. Gladysen leihoa dokumentala estreinatuko du bihar “Bertoko begiradak sekzioaren barruan. Bertha Gaztelumendi zuzendaria, Sabino Ormazabal gidoilaria eta Silvia Mendibil ekoizleak aurkeztu dute filma Bilboko Alondegian, Vanesa Fernandez Zinebiko zuzendariarekin batera. Guardia Zibilak, 1951tik martxan dagoen Bardeetako tiro […]
Gaurko saioan Neil Young kantaria izan du hizpide Rafa Ruedak. Gaurkoan 70 hamarkadako hasiera joan salto egin du, Neil Young nortasun handiko abeslari eta musikari kanadarraren eskutik. Azken lau hamarkadetako garrantzitsuenetakoa eta emankorrenetakoa. Rocka, popa, folka, countrya, soula eta bluesa nahastu ditu bakarkako zein taldeko lanetan (Crosby, Still, Nash & […]
Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Festa izeneko azoka-topaketa Bilboko Zabalgune Merkatuan egiten ari da azaroaren 8an eta 9an, eta aurten izaera aldatuta dator: “Ez da azoka soila izango, partekatu, ikasi eta ospatzeko lekua baizik”, diote antolatzaileek. Saio berezia egin dugu bertatik eta horrela adierazi digu Blanca Boix REASko kideak: “ekonomia egin […]
Aste honetan Lur eta Hodei txango batean egon dira, primeran pasatu dute eta gauza berri batzuk ikasi dituzte animaliei buruz. Zuek zenbat dakizue animalieei buruz? https://bilbohiria.com/docs2/2019/gaurezdagoeskolarik/191108_gaurezdagoeskolarik_baserriko_animaliak.mp3 Deskargatu hemen.
