Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa. Aurreko asteburuan Irisarrin ospatutako EHZ festibalaren inguruko erreportajea eraman dute azalera. Arnasgune biziberritua izan da aurtengo jaialdia, 1996tik ospatu izan da Euskal Herria Zuzenean festibala, urtez urte, 2014an lehen kolpea jaso zuten arte: ekaitz batek jaialdia […]

Danona Donea alter jaialdia Uztaileren 13an burutuko da Mundakan, Eleder Aurtenetxe lagunak ekarri dizkigu topaketa honen xehetasunak. Bigarren urtez eta egun oso batez Santa Katalina eremua sormenez beteko dute. Artista-hartzaile polaritatea alboratuz, etorritakoen proposamenetarako tokia egongo da jaialdiaren hasierako agenda zurian. Parte hartzaileek proposatutako kontu bakoitzak bere txoko-tartea izango du […]

Bost urte bete dira lehenengo euskal domeinudun webguneak sareratu zituztenetik, eta urteurrena ospatzeko, hainbat eragile, agintari eta fundazioko kide elkartu dira Bilboko Kafe Antzokian, ekainaren 28an.2014ko ekainaren 28a egun historikoa izan zen euskararentzat eta euskal kulturarentzat ingurune digitalean; lehenbiziko .EUS webguneak sareratu zituzten. Bost urte bete ditu eta jada 10.000ra […]

Gaurkoan Lanaren ekonomia saioaren azkena da. Azkenengo saioan ohiko den egitura ekarri dute Endika Alabaort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri ekonomialariak.  Koiuntura atalean  Amazon Ezkerraldera iristeak dakarrenaren inguruko hausnarketak ekarri ditu Jon Bernat Zubirik.  Egitura atalean  Klasea eta aniztasuna, hau da, “Clase y diversidad” liburua izan dute hizpide.  Saioa Bukatzeko […]

Tarbeskalea saioaren hirugarren alean inspirazioa iturri Mafalda izan da. Fanzine hitzaren jatorria ingelesezko fan eta magazine hitzen elkarketatik dator. Itzulpen literalena “jarraitzaileentzako aldizkaria” litzateke. Fanzineak, izenak berak azaltzen duenez, gai baten bueltan bildutako jarraitzaileei zuzendutako argitalpenak dira. Gehienetan jarraitzaileek eurek egina ere. Gai hauek ia-ia genero bihurtu dira honezkero. Zuk […]

Ekologistak Martxan taldeak airearen kalitateaz egindako ikerketa baten arabera, Hego Euskal Herriko bi herenak baino gehiagok Munduko Osasun Erakundeak aholkatutako kutsadura baino maila handiagoak jasan ditu, horrek osasunean, basoetan eta laboreetan dituen kalteekin.Txostenak dioenez, euri ugariek, klima-aldaketak eta erregai fosil gehiago erretzeak arazoa mantentzen dute. Josetxik ekarri dizkigu txostenaren xehetasunak. […]

1

Ibilbide  luzeko mugimendua da LGTBI komunitatearena. Urteak daramatza lesbiana, gay, transexual eta bisexualen eskubideak defendatzen, eta kontaezinak dira azken hamarkadetan emandako aurrerapausoak. Ekainaren 28 koordinakundeak urteak daramatza Bilbon eskubideen alde borrokatzen. Aurten ere urtero egin bezala, ekainak 28an manifestazioa antolatu dute, Stonewalleko erreboltatik 50 urteurrena ospatuko dute, borrokak darrai lelopean. […]

Sexismoa kirolean, Intersexualitatearen inguruan berba egin dugu horretarako azken hilabeteetan gertatutako albistea izango dugu hizpide Amaia Urrejola sexologoarekin. Beste behin, matxismoa ezjakintasun sexualaz baliatu da emakumeen lekua kirolean eskoratzeko. Kiroleko arbitraje-epaimahaiak, Mokgadi Caster Semenya, emakume atleta hegoafrikarra, umiliatu berri baitu  atletismo femeninoaren zuzentasuna babesteko helburupean. Tribunal horrek atletak testosterona kantitate […]