Arratsaldeko zazpietan piztu da festa Bilbon. Naizen elkarteko bozeramaile Bea Sever pregoilariak aniztasunaren aldeko pregoia irakurri du jaien hasieran, eta Pa…Ya! konpartsako Itsasne Nuñeze txupinerak piztu du suziria. Haur eta gazte transexualei eta euren familiei eskaini die Severrek pregoia: “Mundua aldatzen ari gara, eta denontzako mundu bat sortu behar dugu”, […]
Aste Nagusi honetan programazio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak egunero zuzenean jaien berri jai-eremutik bertatik ematen. Abuztuaren 17an Arriaga Antzokitik txupinaren zuzeneko kontakizuna egingo dugu. Jaien hasiera eta pregoia zuzenean entzuteko aukera izango da Bilbo Hiria irratiko sintonian. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, jai giroaren eta jaiaren hasieraren berri emango dugu. […]
‘Maitasuna politikoa da’ Jakin Jardunaldia egin genuen Usurbilen uztailaren 11n eta 12an Jakinek, UEUk eta Usurbilgo Udalak antolatuta. Maitasunaren ideologiak gure buruak, gure harremanak eta gure etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen aztertzeko, antropologoak, arkitektoak eta hezkuntza arloko adituak elkartu dira ikastaroan, Ula Iruretagoiena bertan izan da. Arkitektura, emozioa, akzioa […]
Ehun eta hogeita bost pertsonak abiatuko dira gaur Bilbotik hego mugarako autobus bidaian, Ceuta eta Andaluziara, giza eskubideen urraketa, solidaritatearen kriminalizazioa eta espazio neofaszisten hazkundea salatzeko. Bederatzi egunetako bidaia izango da uztailaren 21era arte luzatuko dena eta jomugatzat Europako hego muga izango duena, Granada, Motril, Tarifa, Ceuta, Algeciras, Jerez, Sevilla […]
Beatriz Sever Egaña eta Itsasne Nuñez Viadero aukeratu dituzte, hurrenez hurren, 2019ko Aste Nagusiko Pregoilaria eta Txupinera izateko. Aste Nagusiaren 41. edizioa izango da aurtengoa eta bi emakume izango dira ordezkari nagusiak. Beatriz Sever Egaña sexologoa eta kazetaria izateaz gain, Naizeneko, Euskadiko eta Nafarroako Adingabe Transexualen Familien Elkarteko bozeramailea da, […]
Gaurko Xerezaderen artxiboko literatur podcastenan Mayi Peloten zientzia fikzioa, “Biharko oroitzapenak” bildumatik hiru ipuin ekarri dizkigute “Miren” “Boga” eta “Feedback” ipuinak. Lanbidez irakasle, idazlea ere bazen Mayi Pelot. Maiatz taldean hastapenetik agertu zen, eta aldizkariaren sorreran parte hartu zuen. Euskaraz ipuin futuristak idazten aitzindarietako bat izan zen, eta genero horretako […]
Igandean, uztailak 14, ez ohiko kontzertua eskainiko du Berri Txarrak taldeak Kobetamendin. Berri txarrak taldearen emanaldi berezia izango da, hainbat musikari gonbidaturekin eskainiko baitu kontzertua, gaueko bederatzietan abiatuta. Horrez gain, Kobetamendin kultur eskaintza zabala izango da 16:30etik aurrera, eta horren inguruan berba egingo dugu. Gotzon Barandiaranek ekarri dizkigu egun horretako […]
Gaurko saioan New Order taldearen “Blue Manday” kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Pop elektronikoaren munduan erreferentzia garrantzitsua da New Order, Joy Division taldeko musikariek 1980an sortua, Ian Curtis liderraren heriotzaren ondoren. 1980. urtean. Movement (1981) lehen diskoa erraz alderatu daiteke sorrarazi zuen taldearen estiloarekin, baina Power Corruption & Lies […]
Irailaren 16an hasita, euskal presoen eskubideen defentsan aritutako 47 euskal herritar epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean: osasun arloko profesionalak, abokatuak eta presoen eskubideen aldeko eragileetako kideak dira auzipetuak. IrtenBidera. Giza eskubideak, demokrazia, etorkizuna dinamikaren barruan, gehiengo politiko eta sindikala osatzen duten alderdi zein eragileekin harremanetan ari direla azpimarratu dute gaur […]
Abiatu da Euskarabentura Mauletik. Hilabete iraungo du eta Getxon amaituko da hilaren 31n. Bat egin dugu espedizioarekin eta Ane eta Josunek ekarri dizkigute lehenengo egunetako nondik norakoak. Zuberoa zeharkatu eta Nafarroa Beheran daude. Euskara zabaldu eta euskal kultura eta historia ezagutzea izango dute helburu bertan parte hartuko duten gazteek. Espedizioaren […]
