Lizentziarik gabe zein lizentzia edukita… POTTO saioa entzungai dugu Bilbo Hiria irratian. Azken kolpe honetan, domekan, Portugaleten jokatu zen Bizkaiko Taldekako txapelketaren ariketa batzuk dira entzungai (POTOJORRAN, ELORRI eta FAR WEST) eta aurreko egunean, zapatuan, Deustuako herriko tabernan izan zen AFERAK ekimenaren baitako bertso-bazkariaren kantu-errimak (ALAIA MARTIN, AMETS ARZALLUS eta AITOR SARRIEGI)
Zelan ez, agenda-proposamena ere helarazi dugu.
Geologian murgilduko gara beste behin Zientzialari saioan. Oraingo honetan Arantxa Bodego ikertzailea izango dugu bide erakusle. Berak eramango gaitu euskokantauriar arroko rifta ezagutzera. Rifta plaken tektonikaren ondorioz sortzen diren arro sedimentarioak dira. Esan beharra dugu, jarrera sismiko handia duten sakonune hauei esker, lurrazalean gertatzen denaren gaineko informazio ugari lor daitekeela. […]