Gizartearen eta kultura garaikidearen “lokailu” bihurtu nahi dute Bilboko Azkuna zentroa. 2019-2023 urteetarako ondu duten proiektu estrategikoa aurkeztu du Fernando Pérez zuzendari berriak. Duela bost hilabete iritsi zen Azkuna Zentroa zuzentzera. Berarekin batera jarritako ildoen inguruan mintzatu gara. Gizartea eta kultura garaikidea lotzeko espazioa izan nahi du alondegiak, eta espazioa […]

Ondoez psiko-soziala eta genero bizipenak uztartzen dituen ikus-entzunezko proiektua da Zauria(k). Bederatzi lagunen esperientzia aztertu dute, bederatzi ikuspegi eman asmoz. Maier Irigoien Ulaiar, Isabel Saez Perez eta Iker Oiz Elgorriagaren proiektua da Zauria(k). Eromena. Gorputza. Feminismoak izeneko dokumentala. Estreinatu berri dute Zauriak dokumentala, Bilbon ere ikusteko aukera izango dugu datozen […]

DUPLA nekazal ingurune baten musika urbanoa egiten duen taldea da. Hitz esplizituak erabilita, ukitu elektronikoa zein hip-hop-a nahasten dituen pop musika da beraien marka. Aguraineko bikote honek, hilean behin ateratzen diren Ikus-entzuneko kapituluak Youtuben partekatuz, beraien lehenengo EP-aren aurrerapena ikusgai egiten hasi dira 2018ko neguan. Zuzenekoetan, ahotsa zein bateria, elektronikaren indarrarekin nahasi […]

Gaurko saioan tabu batez jardun dugu Oier Gorosabel fisioterapeutarekin: heriotzaz. Bere lanbidean, zorionez, heriotzarekin harreman naturala du, eta ez bilatu esaldi horretan umore beltzaren arrastorik, zaharrekin lan egiten baitu. Frakasatua sentitzen ote da horregatik? Ez. Beste paziente mota batekin lan egitean darabilgun txantiloia aldatu behar izaten dugu, hori bai, besteekin […]

Rosa Luxemburg konferentzia antolatu dute IPES, Rosaren Lagunak eta Baskale elkarteek datorren, ostiralean, otsailaren 22an, Bilboko San Frantziskoko Auzo Etxean. Hedoi Etxarte idazleak Faxismoa, gaur eta hemen hitzaldia emango du, eta, Lorea Agirre eta Yolanda Jubeto ere arituko dira Roxa Luxemburgen inguruan hizketan. Hedoi Etxarte izan da gurean. Luxemburg XX. […]

Azkuna Zentroan espazio fisiko guztiek dute balio artea garatzeko, eraikinak berak ere bai. Horregatik, Arriquibar plazara ematen duen fatxada nagusia interbentzio artistikorako espazio bilakatzen da. Espazio publiko horrek gaitasun estetiko eta komunikatibo handia du, eta sortzaile garaikideen banakako artelanak erakusteko leku bilakatzen da.Proiektu horiek zentrotik zabalduko dira une zehatzetan, eraikineko […]

Gaurko bertsioa saioan Rafa Ruedak Tom Petty kantari Estatubatuarraren “Free Fallin” kantua zian du hizpide.  Musikari, egile-abeslari, musika-jotzaile eta ekoizlea izan zen, Tom Petty and the Heartbreakers taldeko burua. 1980ko hamarkadan, Traveling Wilburys taldearen sortzaileetakoa izan zen. 1976tik aurrera, arrakasta handia erdietsi zuen Tom Petty and the Heartbreakers taldearekin. Besteak […]

“Gure osasunean guk agintzen dugu“ lelopean Euskal Herriko Homeopatiaren Erabiltzaile eta Lagunen elkarteak  hainbat protesta eta deialdi zabaltzen ari dira azken asteetan.  Otsailaren 23an Homeopatiaren erabiltzaile eta lagun guztiok deitu dituzte Begoñan egingo duten topaketa batzuetara.  Terapia ez konbentzionalen aldeko pertsona ororentzat deialdia egin dute. Joseba Argintxona Similia elkarteko kidea izan da […]

Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria  irratiko auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egin  Uribarri auzotik, 12:00etatik 14:00etara. Bilbo hiria irratian hilabetean behin auzo batetik zuzenean aritzen gara, auzoen taupaden neurgailua izan nahi du auzo auzo saioa. Uribarri ezagutzeko asmoa dugu, Bilboko auzo askotan bezala, auzoaren ezaugarri nagusia maldak dira. Auzoak hiriko […]