Gaurkoa saioan Endika Albort Amundarain eta Jon Bernat Zubirik bi gai izan dituzte hizpide. Askok urte berria itxaropentsu hartzen dutu, bukatutako urtearen alde ilunak atzean utzi nahian. Hainbatek burua altxatu eta 2019ra begira jarri da: zer ekarriko du errima zaila duen urte honek? Joxerra Senar kazetariak egindako elkarrizketan, hainbat adituk […]
Argia Astekariarekin bat egingo dugu, ale bereziarekin abiatu dute 2019 urtea. 100 urte bete ditu Argia astekariak. Zenbaki berezia egin dute. Bikoitza da aste honetako argia, 100 orrikoa, eduki indartsuekin eta diseinu eta Argiaren logo berrituekin batera. Mendeurreneko zenbaki bereziaren azala Joseba Larratxek egin du. Gaurko argiaren errepasoan zenbaki bereziaren […]
Bai, bueltan da POTTO saioa. Aste batzuetan indarrak metatzen ibili eta gero, Bilbo Hiria irratiaren txori-tokira bueltatu da Erlantz Ibargurengoitia, gaurkoan Ane Zabalaren laguntzaz, Josuren betiereko presentziak gidatuta. Urteko aurreneko saioan Plentziako Ezbaian eztabaida-taldeak antolatutako bertso-afarian izan gara, Danontzat Gaztetxean izan genuen Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi entzuteko aukera. […]
Bilbo hiri industrialetik zerbitzu hiria izatera pasatu da, aspalditik datorren eraldaketa da. Desindustrializazioa prozesu sakona izan da. Baina azken urtetan hiriaren norabidea errotik aldatu da. 2018 urtea ekitaldien urtea izan da, horrela bultzatu dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak. Bilbo post industriala “ezagutzarena” izatea bultzatzen ari dira. Irla bihurtu […]
Askotan pentsatu izan da elebitasuna administrazioan kontu berria dela, azken 40 edo 50 urteotakoa, baina historiari errepasoa eginez askorentzat harrigarria izan daitekeen lekuetan topatzen dugu euskaren presentzia: esaterako, Iruñeko ospitalean. 1791n apez erdalduna izendatu zuten Iruñeko ospitalean lan egiteko. Ospitaleko batzordeak Euskara ikas zezan eskatu zion. Erabili ziren argudioen artean, […]
Jean-Christian Galtxetaburuk, Mixel Etxekoparrek, Patxi Laskaraik eta Pierre Visslerrek “Züek heben” gaualdia eskainiko dute Euskaltzaindiak Bilbon duen aretoan, ostiralean. Gaurko Piperpolisen Mixel Etxekopar izan da gurean. Bertan, aurreko egunetan hirian zehar hartutako irudi eta argazkiak erakutsiko dituzte, musikaz lagundurik. Euskal Herriko mapa geopoetikoa egiten dabiltza eta hiru egun haietan Bilbon […]
Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans 16. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak aurtengo edizioko kartela aurkeztu du gaur. Edizio honetan jaialdiak “genero-adierazpena” landuko du kartelaren bidez. Cassandro el Exótico borrokalari mexikarraren erretratu bat da irudiaren protagonista nagusia. Cassandro mundu mailako txapelduna izan da hirutan, eta borroka libre mexikarrean bere orientazioa lau haizetara […]
Urtarrilaren 18an, 19an eta 20an Bilborocken BBK Open Science jaialdia ospatuko da. Jaialdiak zientzia erreala herritarrei ekartzea eta Zuk zeuk egin biologia nazioarteko mugimendua Bizkaira ekartzea du helburu. Bertaratutakoak biologiaren esparru desberdinetan esperimentatu eta ikasteko aukera izango dute, sakonki Do yourself Biology nazioarteko mugimendua eta zientzia hiritarra ezagutzeko asmoz. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190108_OpenZientzia.mp3 […]
Gaurkoan Oier Gorosabel fisioterapeutarekin anginak eta begetazioak izan ditugu mintzagai, hauek betetzen dituzten funtzioen inguruan mintzatu gara. Lehenengo begiratuan zerikusirik ez dutela iruditu arren, bi osasun arazo hauen arteko lotura erabatekoa dela azaldu digu. Lagun askok izaten du anginen hantura edo inflamazioa, amigdalitis izenez ere ezagutzen duguna. Kalentura eta irenstean […]
Gaurko saioan Mikel Oribe sexologoa izan dugu bidelagun, zakilaren neurriaz mintzatu zaigu, agian kontua ez da zakila, baizik horren inguruan urteetan sortutako aurreiritzi guztiak; garrantzia zeri ematen zion edo arreta non jartzen den da kontua. Nabarmena da zakilaren eta barrabilen neurriarekiko obsesioa. Askotan ere, gizonen arteko lehia izaten da; zakil […]
