Gaurko saioan Birkit musikariaren lana zuzenean gozatzeko aukera izan dugu. 2017ko udan “emen” bere lehen diskoa argitaratu zuen Eorann eta Red Carmine taldeen sortzaileetako bat izandako Birkite Alonsok. Sei urteko etenaren ondoren, azken urteetan egindako kantak zuzeneko elektrikoan jotzen hasi da bakarlari moduan. Saioan zehar bidelagun izan dugu. Sorpresaz betetako saioa […]
Euskara Saria 2003an sortu zen, Euskararen garapena, normalizazioa eta ofizialtasunaren aldeko lana egin duen elkarte edo pertsonak saritzeko helburuarekin. Hain zuzen, arrazoi horiengatik erabaki du konpartsak aurtengoan Fermin Muguruzari Euskara Saria ematea: urte luzez gure hizkuntzarekin erakutsitako konpromiso sendoagatik. Hau pittu hau konparatsako Ander gonbidatu dugu gurera. https://bilbohiria.com/docs2/2018/astenagusia18/180823_hau%20pittu%20hau.mp3 Deskargatu hemen.
Aste Nagusiak bat egin du Euskaraldiarekin. Biziprest Eguna ospatu da horren harira. Bilboko Jai Batzorde Mistoko eta Euskaraldiko kideek adierazpena egin dute. Saioa Domínguez txupinerak irakurri du, euskaraz. Berarekin batera agertu dira Zorion Egileor pregoilaria, Marijaia, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Koldo Narbaiza Euskara zinegotzia, Itziar Urtasun Jai Arloko zinegotzi […]
Hau pittu hau konpartsak urtero ematen du euskararen saria, aurten Fermin Muguruzak jaso du. Pozik agertu da saria jaso aurretik. Egunkariaren itxiera salatzeko, 2003 hartan Ruper Ordorikak egindako kantua ere ekarri zuen gogora: “Berak esaten zuen inork ez ziola esan zein nekeza den euskaldun izatea, hobe zela munduko herritar izatea. […]
Mushkum taldeak argitaratu berri du bigarren lana “Nire totem animalia” izena du. Juncal Altzugarai, kantaria izan da saioan, Bilborock aretoan zuzenean aurkeztuko dute diskoa Aste Nagusian. Lehen diskoaren ostean, eta hainbat kontzertu eta entseguren ondoren, handitu egin da taldekideen arteko elkar ezagutza. Bigarren disko honetarako ideia argiago bat izan dute […]
Markeliñe taldeko Jon Koldo eta Jon Kepa batu zaizkigu gaurko saiora, bi antzezlan eskainiko dituzte Aste Nagusian. Carbon club eta Chef Nature . Carbon club meategi batera eginiko bidaia kontatzen digu. Meategiko gizon-emakumeei mirespenez eskainitako begirada zuzena ere bada.Gauaren eta ikatzaren beltzek bat egiten dute, kabaret bitxi honen atze oihal […]
Gaur koktelak izan dira protagonista saioan zehar Manu Iturregi “Recidence cafe”ko kotelgilea hiru edari berezi prestatu dizkigu. Bizkaia koktela 1940an edaten zena, Egurre (Manu Iturregi, Aitzol Atutxa aizkolari eta Lagun handiari omenez sortutako koktela eta Basquetini Dry Martiniren bertsioa euskal produktuekin prestatua, Norberak etxean prestatzeko moduko koketelak, edari freskoak eta […]
Gaurko saioan hiru konpartsa batu zaizkigu. Bakoitzaren izaera eta balioak ezagutzeaz gain, Aste Nagusirako prestatutakoaz mintzatu gara. Erdira iritsita oraindik ere indartsu dabiltza gure gonbidatuak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/astenagusia18/180822_Zarats_Makauen_Paya.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur emanaldia izan du Salbatzaile dantza taldeak Plaza Berrian, taldeko kide den Jabi izan da gurean. 1978an sortu zen taldea Kastaños auzoan. 200 dantzari baino gehiago dabiltza , et Euskal Herriko hainbat dantza eskaini dituzte plaza berria, emanaldi garrantzitsua da Aste Nagusikoa. Gainera aurten azaroan Kastaños auzoan 40 urteurrena ospatuko […]
Chichinabo Cabaret, Pabiloi 6ko laborategian sortutako musikala, Euskalduna jauregian ikusteko aukera izango da Aste Nagusian zehar eta ondoren. Felipe Lozak idatzi eta zuzendu du. Cabaret Chihuahuaren sortzaileak oraingoan, Sestaoko gazte baten istorioa taularatuko du. Antzezlanean parte hartzen duten Ugaitz Alegria eta Iñaki Maruri izan dira guren. 10 aktoreak Cabaret Chihuahuan […]
