Bilboko konpartsak Aste Nagusiaren jai eremua eraikitzeko lanak hasi dituzte, txosnen muntaiari ekin diote konpartsen federakundea osatzen duten 28 konpartsek. 40 urteurrenari erreparatu diote konpartsakideek, eta 40 urte hauetako kartelak eskuan zituztela gogora ekarri dute hasierako urtea. Gaur egun sinestezina dirudien arren, duela 40 urte ez zegoen Aste Nagusirik, garai […]
Bederatzi egun falta dira Bilboko Aste Nagusia hasteko, eta lehen eguneko protagonistak aurkeztu dira prentsa aurrean. Arriagako balkoitik Saioa Dominguez Aixeberri konpartsako kideak piztuko du suziria Abuztuaren 18an eta Zorion Egileor aktore eta esatariak irakurriko du pregoia, ondoren Mari Jaia etorri eta festa lehertuko da Bilbon. Aurten Aste Nagusiak 40 […]
Hizkuntza guztiak garaikide. Kopuruaren gaixoa. Zeinek esan zuen ekintza batek jende gehiago biltzea dala haren kalitatearen/arrakastaren adierazle? Absurdoa, bai, eta hala ere, zabal-zabal eta gidari dabil pentsamendu zalantzazkoa. Bere barrutik ateratzen zaionari eusten diotenetakoa dogu Zaloa, haizea nora,… bera berera! Eta horrelakoei sortzen jakez ezusteak! Hortik dator sarri, merezi duen […]
Gaurko saioan Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariak bi gai nagusi izan dituzte mintzagai; autogestioa eta turismo eredua. Udan herrietan eta auzoetan egiten diren jaiak oso garrantzitsuak dira hainbat elkarte eta erakundeen sostengu ekonomikorako; askotan autogestioa aldarrikatzen da, baina zer da autogestioa? nola defini daiteke? Autogestioa ekoizpen […]
Nola literaturan, esanaz harago, esateko moduak duen indar, Eako (‘Ieko’, ahozkatu) Poesia Egunetan egiteko moduak dama gar. Poesia, hitza, dantza, musika, ahoa eta festa, pentsamendua eta nota-liburuska, aurkikuntza eta sorpresa, altxorrak eta harribitxiak, jakintsu apalak eta pedante handiusteak, festazaleak eta abadekiak, biagoak, narrutaldiak eta dzangaldiak,… horiek guztiak eta gehiago agertu […]
Gizakiaren bizimoduak berezkoa du tentsioa: lana dela, harreman pertsonalak direla… bizirauteko zereginak nekatu eta higatu egiten gaituzte pixkaka. Horregatik, tarteka atsedena hartu beharra izaten dugu; gure gorputzak autosendakuntzarako eta indarberritzerako dituen errekurtsoak ongi erabiliz gero, denbora gutxira eguneroko bizimodura itzultzeko prest egongo gara. Gainera, atseden une horiek eguneroko gorabeheren gainean […]
#Danona Donea jaialdia ostiralean ospatuko da Mundakan. Zulo Irekia jaialdi autoeratua izango da, diziplina askotakoa, elektrizitaterik gabeko jaialdia; txosnarik ere ez da egongo, ezta eszenariorik ere. Borobilean gauzatuko den jaialdia dugu, Mundakako Santa katalinan. Bestelako jaialdi bat posible dela aldarrikatzeaz gain, espazioen pribatizazioan ere hausnartu dute. Auzolanean antolatutako jaialdiaren inguruko […]
Proposamen ugari ekarri ditugu Bilbo hiria irratiko kultur artefaktura. Lehenengo Saioa taldeko Kamila Zubeldiarekin berba egin dugu. Marieder Iriartek eta Kamila Zubeldiak osatzen dute Saioa taldea. Folk akustikoa lantzen dute eta hirugarren lana argitara berri dute. “ Hiru , hamalau” deiturikoa, hirugarren lana, hamalau kantu berri, argazki bat, hamalau autore […]
Gaurko saioan Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariak soldaten arrakala izan dute aztergai, belaunaldien arteko arrakala. La brecha generacional del ajuste salarial artikulua aztertu dute, Ricardo Molero ekonomialariak idatzitakoa. Suspertze ekonomiako etorri dela diote baina gazteen soldatetan eta lan kalitatean ez du isla, zergatiak aztertu dituzte. Saioaren […]
Gaurkoan Ander Cornejo kolaboratzaileak Sinestesia zer den azaldu digu. Txikitatik irakasten digute bost zentzumen ditugula errealitatea ikusteko. Horregatik, usaimenaz, dastamenaz, ikusmenaz, entzumenaz eta ukimenaz baliatuz, gutxi gora behera denok nolabait barneratzen dugu inguratzen gaituena antzeko moduan jasotzen dugula. Baina…hori horrela ez balitz? Pertsona batzuei zentzumenak nahasten zaizkie, horri sinestesia deitzen […]
