Loraldia jaialdiaren laugarren edizioa aurkeztu dute gaur goizean, Martxoaren 5etik 26ra ospatuko da Bilbon, euskal kultura ardatz duen festibala dugu. Ekitaldi ugari ekarriko ditu Loraldiak, asko erabateko estreinaldiak izango dira, 11 inguru, beste asko bakarrik Loraldian ikusi eta gozatzeko aukera izango da, esaterako 2Dabilen harriari so” kontzertua Azukre koxkorrak Ruper […]
Bertsoak ez du etenik Bilbo Hiria irratian. Gaurko POTTO saioan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak Bilboko Erronda kaleko tabernetan antolatu den II. Bertsoerronda sariketa izan dute hizpide. Aurreneko kanporaketa otsailaren 6an jokatu zen Errondabide tabernan, ta eguneko grabazioak (hautatutako bertsoak) ekarri dituzte uhinetara; hori nahikoa ez eta Bertsoerronda sariketaren antolatzaile-taldearen […]
Gazte-gazteak kalean lapurretarako jendea jipoitzen. Urrunegi egin egoerak, eta hil ere bai. Gai gogorra da eta gabonetan Bilbon kasu ugari jarraian, mina, salaketa, ezina, etsipena,… Eta elkarrizketa zabal-zabal: gogorrago ekin behar ote? Gizarte babesa eta aurrezaintzan, hezkuntzan, tutoretzan medio gehiago behar ote? Eta gaia bateko eta besteko muturretaratzeko azpi-jokoak, ziur […]
Amamak txipiroiak ekarri ditu Lur eta Hodeik probatu ahal izateko. Lurrek ez du probatu nahi ez zaiolako gustatzen gauza berriak probatzea. Amamak hasieran gauza guztiak berriak direla azaltzen die eta gauzak probatu behar direla ea gustatzen zaigun jakiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/22-gaurezdagoeskolarik-txoriamokofina.mp3 Deskargatu hemen.
Ou Mama talde Getxoztarrak emanaldia eskainiko du gaur Bira gunean gaueko bederatzietan. Emanaldia baino lehen Oier Garamendi taldeko abeslariarekin hitz egin dugu Bluesa, umorea eta musikari buruz. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180216_ouMama.mp3 Deskargatu hemen
“Mi último Baile” Pabellón 6ko Gazte Konpainiaren hirugarren ekoizpena dugu. Gaurko saioan Yeray Vazquez aktorea izan dugu. Benetako gertakari batean oinarritutako istorioa kontatzen digu “Mi último baile” antzezlanak. , Dominikar Errepublikan gertatukoa 1960, ala ere moldatu eta errealitatea eta fikzioa uztartu dute. Errealitatea eta fikzioa nahasten dituen lan hau Las […]
Argia Astekarian Argia astekariak dakarrenaren inguruko errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Zuberoako populazioaren inguruko erreportaje izan dugu hizpide lehenik eta behin. Martxoan estreinatu behar den Errementari filmaren inguruko erreportajea ekarri digu eta azkenik San Cristobal gotorlekuko emakume solidarioak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180216_Lander_Arbelaitz.mp3 Deskargatu hemen.
Iñigo Muguruzak eta Ane Odriozolak Hiru leike taldea sortu berri dute. Hiru Leike Proiektu hau 2017ko udan jaio zen, nahiz eta baziren hilabete batzuk Iñigo Muguruzaren buruan bueltaka zebilela. Tradizionalki rockaren barruan hiru lauko kantek protagonismo eskasa izan dutenez, hauen edertasuna aldarrikatzeko desioak bultzatu du musikari irundarra proiektu hau sortzera. […]
Saio Linbikoak ekimenak literatura, musika eta emozioak bildu gura ditu liburutegi, gela zein kultur geletan, ikusle eta entzuleengana hurbildu kultura parte hartzaileagoa sortzeko asmoarekin, bere epizentrotik, liburutegia izan daiteken moduan. Sortzaile ezberdinek emozioen bitartez euren sormen lanak aurkeztuko dituzte, euren errepertorioa zein bertsioak eskainita; era berean egilearentzat bere ibilbidean erreferentzia […]
Bihar irekiko da Ciencia clip lehiaketaren hirugarren edizioan parte hartzeko epea, bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta LHko ikasleen artean zientzia eta teknologiarekiko jakin-mina pizteko helburuarekin. Lehiaketaren helburu nagusia, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatua, gazteenen artean zientzia eta teknologiarekiko jakin-mina sustatzea da. Uxue Martinezek ekarri dizkigu lehiaketaren xehetasunak, Gaia librea da eta […]
