Errekalde auzoaren historia, izaera eta gizarte mugimenduak ezagutu ditugu #auzozauzo saio berezian. Auzo elkarteko lagunen eskutik abiatu gara. Auzo elkartea duela 50 urte sortu zen, Bilboko zaharrenetakoa da, Joserra Riaño eta Jose Luis Padilla “Padi” gure mikrofonoetara hurbildu dira eta auzoaren inguruko hainbat jakingarri eman dizkigute. Auzo populatua, bizia eta […]
ARGIAk asteon dakartzan gaiak ekarri dizkigu lander Arbelaitz erredaktoreak. Azalean, Aleida Guevara March kubatarra, pediatrian doktorea, mediku internazionalista, Alderdi Komunistako kidea eta Che Guevararen alaba. Berriki Bilbon elkarrizketatu dute, Euskadi-Cuba elkarteak antolatutako elkartasun topaketa batean izan baita. Aitaren figuraz, bizipenez eta iraultzaren osasunaz solastu dira berarekin. Horrez gain parkeak ikasgela […]
Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Euskararen auzia, euskararen legeak pauso eman du. Nafarroako Parlamentuak baietza eman dio Euskararen Legea aldatzea eta 45 herrik babes handiagoa izango dute euskarari dagokionez. Haietatik 44 eremu ez euskaldunetik mistora pasatu dira, eta bat, mistotik euskaldunera. Atetz da herri hori, eta […]
Diego Lopez Harokoak 1300ean emandako fundazio agiria jotzen dugu Bilboko hiribilduaren jaiotza-agiritzat. Baina ikertzaile batzuen aburuz, beharbada, fundazio agiri zaharragorik ere izan zen… https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170623_gomutan25.mp3 Deskargatu hemen.
Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Errekalde auzotik, 12:00etatik 14:00etara. Ostiralean abiatuko dita Errekaldeko jaiak eta larunbatean bigarren eguna izango dute, Ekainaren 23an hasi eta uztailaren 2an amaituko dira Errekalde auzoko jaiak. Bi orduko saioan, auzoa bertatik beratara ezagutzeko aukera izango dugu. Larunbatean Emakumeen […]
Hauxe dugu 2016-2017 ikasturteak duen POTTO saioaren akabuko alea. Uste baino lehenago egin digu ihes denborak, eta guk ere atsedena behar! Josu Zabala eta Erlantz Ibargurengoitia…. oporretan goaz! Alabaina, joan aurretik azken saioa grabatu dugu. Gaurko saioan, Saran jokatu eta Aroa Arrizubieta bertsolari gasteiztarrak irabazitako Eskolarteko txapelketaren finalaz gozatzeko aukera […]
Gaurko saioan botere ekonomikoek gobernu deserosoak boteretik kentzeko ekonomia nola erabiltzen duten azaldu digu Endika Alabort Amundaria ekonomialariak. Azken urteotan, Latinoamerikako gobernu progresistak kinka larrian daudela; Kolpe Ekonomikoa edo Shock Doktrinak gertatzen ari direla aipatzen ari dira. Ekonomiak proiektu eraldatzaileetan duen pisua aztertu dugu. Adibide giza, Txilen gertatutakoa aipatu dugu. […]
Osakidetzako medikuen pareko soldatak nahi dituzte auzi medikuek, eta halaxe eskatu izan diote Jaurlaritzako Justizia Sailari urteetan. Iaz greba ere egin zuten Euskalplataformak deituta, eta, horren karietara, Eusko Legebiltzarrak legez besteko proposamen bat onartu zuen Jaurlaritzari exijituz auzi medikuen eskaerak bete eta gatazkari amaiera emateko. Lab sindikatu Lorenak gatazkaren nondik […]
Deusto Barria igogailuaren eraikuntza dela-eta, Udalak Arangoitira igotzen den A-6 bus linearen prezioaren igoera iragarri du 2018rako. Horren aurrean, Bihotzaran Arangoitiko auzo-elkartetik salatu dute gaur egungo igogailuaren proiektuak ez duela bizilagunen parte-hartzea izan, eta Arangoitiko eremu garaienean bizi direnen bizilagunentzako eta irisgarritasun arazoak ez dutenentzako lagunei besterik ez diela mesederik […]
Kultura eta ekonomia aztertu ditugu euskal kulturgintzaren transmisioa gradu-ondoan. Herri onen eraikuntza ekonomiaren ikuspegitik aztertu dugu. Gaurko saioan Xabier Alkorta izan dugu bide lagun. 1949an Donostiako familia euskaldun xume batean jaiotakoa. Ibilbide luzea egin du Xabier Alkortak. 1967an Donostiako Udal Kutxan sartu zenetik, Kutxan garatu du bere ibilbide profesionala. Bertan […]
