1

Bilbo Hiria irratia 1997ko udaberrian FM irrati gisa sortu zen 96.0 dialean. Hogei urte hauetan Bilbo Hiria irratia Bilboaldeko euskaldunen irratia bilakatu da,  euskararen eta euskal kulturaren sustatze lanei dagokienez,  gure mikrofonoetatik makina bat laguni, elkarteri eta erakunderi aukera ezin hobea eskaini die beren jardunaren berri eman dezaten. Historia eta […]

Hodeik orkatila apurtu du sazkibaloian jolasten. Hodeik kirol pila probatu nahi ditu, ondoren gehien gustatzen zaiona aukeratzeko. Zein da zure kirolik gustukoena? https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/09-gaurezdagoeskolarik-ubuntu.mp3 Deskargatu hemen.

Urtero bezala, eta Algara konpartsaren eskutik, Udaberri Jaia ospatzen da maiatza aldera Gabriel Aresti euskaltegian eta Kafe Antzokian. Egun osoko festa da; goizetik hasita eta ordu txikietara arte. Gaurkoan Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saioa egin du Udaberri Jai honetan; pregoiarekin abiatu dugu saioa eta hainbat protagonisten hitzak batu ditugu gure […]

Bertsolaritzak ez du mugarik ezagutzen, eta POTTO irratsaioak ere ez! gaurko atalean Euskal Herria zeharkatuko dugu, ekialdetik mendebaldera (Hazparnetik Bilbora). Gazteen txapelketak gero eta sona handiagoa hartzen ari dira, eta horren erakusle da Eskolarteko txapelketa. Hazparnen Xiberu, Lapurdi eta Baxenafarreko txapelketaren finalaz gozatu ederra hartu eta gero, Legutiora jo dugu […]

KEM MOC  Bilboko Talde Antimilitaristak ekintza ez biolento bat burutu du, Bilbon Bruselan ospatuko den NATOren goi-bilera salatzeko. Europa osoko aktibistak salaketa eta blokeo ekintzak burutzen  ari diren bitartean, Bilboko KEM MOCek Maria Dolores de Cospedal defentsa ministroak zuzentzen zuen  konboi bat “blokeatu” du. Konboi honen ibilbide laburra itsas komandantziaren […]

Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatzen duen Literatur Klasikoen Irakurraldiak hamar urte beteko ditu aurten. Ekainaren 8an, Arriaga Antzokian, hamabi ordu jarraian, 400 lagun txandatuko dira Itxaro Bordaren %100 Basque liburua irakurtzeko. Pedro Alberdik ekarri dizkigu aurtengo edizioaren non dik norakoak. Horren harira, ekainaren 5ean, 6an eta 7an Bilbo Zaharra Forumek zenbait […]

Lukas Barandiaran San Romanek eta Kauldi Iriondok Errekaleorren izandako azken gertakariez osatutako  argazki erreportajea nabarmendu du Lander Arbelaitz Argia astekariko kazetariak. Horrez gaian, Itsasoaren egoeraren inguruko erreportaje azpimarratu du, martxa honetan 2050ean plastiko gehiago arrainak baino izango dira itsasoan. Larrun aldizkariak dakarrena ere nabarmendu du. Sakon aztertu dute Ustelkeria Euskal […]

Magia zaleen egutegietan gorriz markatuta egoten dira Bilboko magia topaketetan, artista ezagunen lan berriak ikusteko aukera emango du aurten ere jaialdiak. Magiaren sekretuak ekarri dizkigu Tor Magoak. Txikitatik izan du gustuko magia, eta urteekin afizioa ofizio bilakatu da. Askotariko magia dagoela kontatu digu, kartekin eginikoa, ilusionismoa…  Gaur egun Tor Magoak […]