Proposamen berezia JALGI 2016 EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA. Ibilaldia egitera Orozko herriaren inguruetarantz abiatuko gara. Horrekin batera, betiko lez, errezeta (Marrubi marmelada), liburua (Goiatz Labandibarren “Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak”), musika (Igor Arzuaga) eta agenda jorratuko ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160528_zeingou.mp3 Deskargatu hemen

Joseba B. Lenoirrek lan berria aurkeztu zuen maiatzaren 19an    “Eguzkiari begietara so”( Autoprodukzioa , 2016) Bilboko Kafe Antzokian, Miren Narbaiza eta Ander Mujika lagun.Hona dakargu prentsaurrekoa eta kanta bi zuzenean; hori eta Fetitxe, Baobabs Will Destroy Your Planet eta Torii  labatik atera berri!! Egurrrreeee!!! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/160526artayorran_248.mp3  Deskargatu hemen

Bukatu da, bukatu da… bukatu da, akabo…! Bai, bukatu da Bizkaiko Bertsolari txapelketaren udaberriko fasea, Getxon bukatu ere. Eta gure POTTO irratsaioan izan dugu horren notiziarik; Getxon bertan izan gara bertako saioan izandako bertso alerik preziatuenez gozatzen. Bertan Malen Amenabar izan zen garaile, eta, honenbestez, erabakita geratu da Udagoieneko fasean […]

Prekarietatea arazo sozial larria dela, langile guztien arazoa dela eta ekintza sindikala eraberritu behar dela nabarmendu du gurean Ainhoa Etxaidek, sindikatuko idazkari nagusiak. “Prekarietatearen kontrako borrokan jauzi bat emango dugu. Prekarietatearen milaka aurpegi agerian jarriz, alternatibak aldarrikatu eta borrokatzera goaz”; helburu horrekin datorren maiatzaren 28an LAB sindikatuak mobilizazio nazionala egingo […]

Museoa artearen, historiaren, teknikaren eta zientziaren aldetik interesa duten objektuak bildu, sailkatu eta jendaurrean ikusgai jartzen diren lekua da. Baina egun gordailua baino asko gehiago dira Museoak. Maiatzaren 18an museoen nazioarteko eguna ospatu zen, aitzakia ederra komunikabideetan albistea egiteko, ekintza ezberdinak antolatzeko. Guk ere egun hori probestu nahi dugu eta […]

Bilboko udalak harrera egin zion ostiralean Takbar Haddi saharar ekintzaileari. Bere semearen heriotza argitzeko emakume honek hainbat protesta egin ditu eta egun hauetan Euskal Herrian da bere semearen alde justizia eskatzen. Mohamed Lamin Haidala bere semea  2015eko otsailaren 8an hil zen Marokoko kolono talde baten eraso bortitza pairatu ondoren. Udaletxean […]

Greziako poliziak Europako Batasunaren guztizko oniritziaz Idomeniko kanpalekuak husten hasiak direla jakin dugun goiz honetan, bertatik etorri berriak diren bi lagunekin mintzatu gara Hizpidea irratsaioan. Nati Ovelleiro eta Adela Etxebarria dira bi lagun horiek, Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaiko Plataformako kide direnak. Bertan egin duten lana azaltzeaz batera, zehaztasun eta xehetasun […]

Uribe Kostako zenbait herritan erabakitzeko eskubidearen gaineko herri galdeketa egingo dute 2017ko apirilean. Hain zuzen ere, Barrikan, Lemoizen, Urdulizen eta Sopelan egingo dira aipaturiko galdeketak. Ordura arteko urrats guztiak emateko eta bide horretan atxikimendu gehiago lortzeko, Batzorde Sustatzailea eratu dute antolatzaileek, pentsaera eta joera anitzeko partaideak biltzen dituen batzordea, hain […]