Esperimentuak gustuko eta Frankenstein munduan murgildu gara urteko azken programan. 2024 urtean zabaldutako biografiak berrirakurri ditugu; Delorean autoan montatu eta memoriaren arkeologia egin dugu Ibone Belaustegigoitia Remigia Etxarren Antsonekoa Bixente Blanco Eta kolaboratzaileei akabuko estua egin: Ane Zabala Eskirola, Ane Urkiri kazetari naiztarra, Xorroxin irratiko Julen Zelaieta Xoria + Maite […]
Iragarri dute badoazela eszenatokietatik. Beraz …Ta Nora? izango da taldearen album berria, bai eta azkena ere. Delirium Tremens taldeak 2025ean emango ditu azken kontzertuak. “Disko batekin etorri ginen, eta beste batekin joango gara”, Andoni Basterretxearen hitzak dira. Urtarrilaren 5en kontzertua eskainiko dute Kafe Antzokian, eta guk Andonirekin berba egin dugu […]
Urteko azkena, 2024ko akabuko POTTO saioa entzungai Bilbo Hiria irratian. Bertso-afarietan murgildu gara, errima oturuntza zalantza dugu zain. Bilboko auzoetan barna, La karmela espazio librean eta Zorrotzako Arrigorri jatetxean izan ziren periferietako bertso-afarien kantuak entzungai. Karmela, kantuan izan ziren Janire Arrizabalaga Inazio Vidal Ibai Amillategi Zorrotzan, Maddi Aiestaran eta Uxue […]
Azkenaldian entzundako kanta zerrenda batekin itzuli gara gaurkoan. Bellum taldearen opari batekin hasi gara, Serpiente bezalako taldeak gogorarazi ditugu eta beste talde berezi batzuk bisitatu ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/norbaithildahemen/241127_NorbaitHildaHemen05.mp3 Deskargatu hemen.
Gurean komikiaren presentzia gero eta handiagoa da. Euskaraz sortutakoak asko dira, baina baita euskara ekarritakoak gero eta gehiago dira. Azken urteetan Astiberri argitaletxeak ezinbesteko klasiko matzuk ekarri ditu euskarara. Horretan lanean aritu da Julen Gabiria. “Maus” izan zen lehena, aurreko urtean Joe Sacoren “Palestina” ekarri zuen eta oraingoan “Gerra Gazan”. […]
Euskaltzaleen Topaguneak hasiera berri bat hasi du: Taupa Euskaltzaleen Mugimendua. Euskara taldeen federazio izatetik, mugimendua izatera igaro dira, eta aurrerantzean norbanakoek ere parte hartu ahal izango dute. Jon Zapata Taupako aktibazio arduradunak eman dizkigu xehetasun gehiago. Argi adierazi du Topaguneak abiatutako lan ildo eta helburuekin jarraituko dutela. Eta gaineratu du, […]
Gaurko atalean Sultanaren Ametsa dugu entzungai Rokeya Sakhawat idazlearena, itzulpena Ana Moralesn eskutik dator. Bengalara joan gara gaurkoan. Bi estatuk gobernatzen dute bahia Indiak eta Bangladesek. Begum Rokeya Sakhawat Hossain, Begum Rokeya izanez ezagunagoa Rangpuren jaio zen eta Kalkutan hil. Bengaliar idazlea, pentsalaria, hezitzailea, gizarte-ekintzailea eta emakumearen eskubideen defendatzailea izan […]
Irratia bizipozten jarraitu dugu eta asteon Juneren Hegoak elkartearen txanda izan da. Bearekin aritu gara solasean, elkarteko boluntarioa da eta kontatu digu ia-ia hasieratik dagoela elkartean boluntariotza lana egiten. Juneren Hegoak elkartean gaixo dauden haur eta familiekin egiten dute lan: laguntza, akonpainamendua eta babesa. Elkartearen beste lan-ildo fuertea sentsibilizazioa da: […]
Agenda Sindikalarekin hasi gara, hurrengo egunetarako deitu diren mobilizazioak errepasatuz. Mikel Alvarez “Betelu”k euskal instituzioen aurrekontuen negoziaketetan dagoen aritmetika aldagarria azaldu du, arreta berezia jarriz EAEko zenbakietan. Ondoren, ELAko ekonomialaria den Xabier Zabalari elkarrizketa egin diogu, analisi pausatuago bat egin du diru partiden inguruan; zorraren kudeaketa, gastu soziala, zerga erreforma […]
Parkour berbaren atzean dagoen mundua aurkeztu digu Amets Gilek; leku batetik beste leku batera mugitzeko alternatiba. Hiri arkitekturaren erabilera, mugimendu eta teknika…. Parkour, mundua ulertzeko modu propioa! Iker Gurrutxaga eta Jon Garate Aerobik irakasleak ere izan ditugu, kontu kantari; Ane Zabala etorri zaigu Eskirol mozorroa jantzita, “Yamakasi” pelikula ahotan eta… […]
