Berrogei urte bete ziren iaz Roberto Etxebarria trikitia jotzen hasi zenetik , bidean 4 belaunaldirekin topo eginik. Aurten Berrogei zero lau lana aurkeztu du azokan. Ibilbide luzea da zurea, Rufino Arrola maisu izandakotik hasi, Kepa Arrizabalaga panderojole eta bidelagunarekin 20 urtetako ibilbide oparoa egin da. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241205_roberto.mp3 Deskargatu hemen.
Literatura izango dugu hizpide jarraian dagoneko Yolanda Arrieta idazlearekin. Urteak daramatza literaturan, hamaika lan argitaratu ditu dagoeneko. Durangoko azokaren inguruan berba egiteaz gain, 59.garren edizio honetan aurkeztutako “Etxe bat, Norberarena” izan dugu hizpide. Alberdania argitaletxearen eskutik iritsi zaigu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241205_yolanda_arrieta.mp3 Deskargatu hemen.
Sei urteren ondoren bueltan da Izaki Gardenak (Jon Basaguren) taldea, disko berria besapean iritzi dira azokara, eta gu jakin-minez, gonbidatu dugu gurera. 2018an Dena oskol izan zen Izaki gardenak utzi zigun disko ederra. Ondoren Beste proiektu batzuetan ibili dira murgilduta. Orube du azken lanak izena. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241205_izaki_gardenak.mp3 Deskargatu hemen.
Bertsotan POTTO, prosa eta kantu errimatua! Abenduaren aurreneko balan, Busturialdeko txapelketa ezagutzera hurbildu gara, eta Koldo Gezuraga bertsolaria kazetari-lanetan jarri. Errigoitiko Ikuilu txokoan izan zen Busturialdeko txapelketaren 3. kanporaketa entzungai izango da, aukeraketa diktatorialean. Zapatuan, Gernikako Astran izan zen final handian, txapeldun, señora: Onintza Enbeita Maguregi Biba Lilibertso! https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/241203_potto_erigoiti.mp3 Deskargatu […]
Gaurko saioan trikitixa nagusi izan dugu. Euskal herriko trikitixa elkarteak 2022an mende erdia bete zuen, orain ibilbide hori laburbiltzeen duen lana eman du argitara. “50 urte eta gehiago” liburua Haritz Garmendiak eta Laxaro Azkunek ondo dute. Bestetik Bilboko Udal Musika Bandak eta Korrontzik elkarrekin grabatutako diskoa aurkeztu dute g talde […]
STR taldeak “Grabitatea une batez” diskoa kaleratu berri du gaur; La Sinsorga kulturgunean aurkeztu dute eta gurean ere izan dugu. Haien hitzetan, disko laburra egin dute: 24′ 24”. Guztira zazpi abesti daude lanean. Ez dute kontzeptu argi bat eduki diskoa egiterako garaian baina, oro har, gaur egungo azkartasuna eta modernitatea […]
Atal honetan hiru testu bildu ditugu -ahozko tradizioko ipuin bat, balada tradizional bat eta literatura idatziko ipuin bat- ezaugarri komun bat daukatenak: gizakiaren eta animaliaren arteko muga lausoan dabiltzan pertsonaiak. Honako testuak entzungo ditugu “Joantxo Hartza” ipuina, “Orein bilakatu neska” balada eta Bernardo Atxagak idatzitako “Camilo Lizardi erretore jaunaren etxean […]
Hogei urte bete du Maite zaitut kanta ospetsuak. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei herriak egingo dien omenaldiaren abiapuntua eta izenburua. 2025eko maiatzaren 3an ospatuko da, BEC egingo dute. Festa erraldoi horretara 14.000 pertsona biltzeko erronkari heldu dio pailazoen omenaldia antolatzeko xedez sortutako kultur elkarteak . Lasarten pailazoen sorterrian, aurkeztu dute […]
Kirola egin nahi ala nahiago Eskirol izan? Bilbo Hirian zain duzu deskirol saioa: Kirol Eskirol Gaurkoan ultra-iraupen ziklismoa ezagutu dugu Ziortza Villa gorliztarrarekin (denbora luzea bizikleta gainean etengabe). Txapeldun handia 12 eta 24 orduko probetan. Aerobik irakasleak (Iker Gurrutxaga eta Jon Garate), Bittor Beaskoetxearen kronika (futbola + frontoia), Maite Sarasolaren […]
Beste bertso-bala bat jarri dugu airean Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Gernika bisitatu dugu, Delorean autoan, 2024ko abuztuak 11. Udako jai goxoetan, bertsoen magia! Lurgorrin, San Lorentzotxu jaien aitzakian… Bertso-jaialdia izan zen. Kantuan, laukote handia: Maialen Lujanbio Onintza Enbeita Aitor Etxebarriazarraga Amets Arzallus Biba Lilibertso, GORA festa ! https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/241126_potto_gernika_lurgorri_saanlorentzotxu.mp3 Deskargatu […]
