Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak “Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika” aldarrikatzera deitu du abenduaren 7an, Durango. Intza Gurrutxaga mugimenduko kideak kontatu digu euskara larrialdi egoeran dagoela, eta euskararen aurkako oldarraldia azkenaldia bizkortu egin dela hainbat eremutatik. Intzaren hitzetan, Durangoko Azokara joango diren euskaltzaleak batzeko mobilizazioa izango da. Eskuartean proiektu eta ideia gehiago […]
Atxagaren hitzak musikatu zituen Ruperrek: “Ziutate honen soinekua udazkenetan lanbroa da”. Geroztik, herdoildutako ziutateak hiri aratzari leku egin dio, baina euskal literaturak bere horretan dirau, izokinarena egiten, sekula amaituko ez den borroka batean. Gotzon Barandiaranen galbaheak zera argitu digu: hezkuntzak kulturazaleak sortuko ditu, euskal kultura biziko bada. Guk, bitartean, Bilboko […]
Jose Pablo Arriaga artistaren “Ama” erakusketa ikusgai dago jada Bilboko Berreginen museoan. Amatasunaren alderdi desberdinak irudikatzen saiatu da eta ideia bere amarengandik etorri zitzaion. Guztira, 11 eskultura egin ditu eta Arriagaren obra bakoitzari museoak bi obra gehiago jarri dizkio, elkarrizketa bat simulatuz. Gaineratu du, emaitzarekin pozik dagoela eta “Ama” kolekzioa […]
Jon Maya dantzariaren deia jaso ondotik, Leire Bilbaok “Klera” proiektuari hitzak jarri dizkio. Lengoaia artistiko ugari batu dituzte: musika, dantza eta ilustrazioa. Testuak Leire Bilbaok egin ditu, musika Maite Larbururena da eta koreografiak Jon Mayak egin ditu. Leire Bilbaorekin aritu gara solasean eta berak kontatu dizkigu proiektuaren nondik norakoak. Leireren […]
Gaurkoa zuzeneko kontzertuak izan ditu izpide Nahia Novok. Gertutik hasi du bidaia, zuzenekoen errepasoa Bilbotik abiatu du, Sei siga taldearen zuzenekoa aipatuz. Mapan hurruntzen joan gara eta hainbat talde eta kontzerturen nondik norakoak errepasatu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/norbaithildahemen/241022_NorbaitHildaHemen02.mp3 Deskargatu hemen.
Sünek, Josune Arakistainek, bakarkako ibilbideko bere lehen lana aurkeztu berri du. Irratian izan dugu gurekin eta berak eman dizkigu xehetasun guztiak. AMAINEMAN deitzen da lana, eta guztira 11 abesti ditu. Bere hitzetan, bereziena, beharbada, lehenengoa: kantauri. Huntzarekin amaitu berri duen ibilbidea eta hasi duen ibilbidea uztartzen baitu abestiak. Gainera, kolaborazioak […]
Aizu! aldizkariaren azaroko alea aletu dugu Eñaut Mitxelenarekin. AEKk egindako aldizkarian Olatz Salvador musikaria izan dute protagonista, besteak beste, kaleratu berri duen lanaz, musikaren industriaz eta horrek dakarrenaz aritu dira. Gainera, Ana Goitia komunikatzailea ere elkarrizketatu dute, izan ere, bere bakarrizketa berria, Katana, estreinatu du. Bukatzeko, Euskara, ahotik zelaira izenburupean […]
Irratia bizipozten jarraitu dugu aste honentan ere, eta Diabetes0 elkartearen txanda izan da: Diabetes Cero Fundazioak 1 Motako diabetesa sendatzeko ikerketaren alde egiten du. Alejandro izan dugu gurean, lehenengo motako diabetesa dauka eta elkarteko partaidea da. Bere bizipenak kontatu dizkigu: noiztik duen diabetesa, diabetesak ze ondorio dituen, zergatik behar den […]
2024-25 sasoiari ongietorria emateko ordua iritsi da. 2018an hasitako bideari jarraiki, ekonomiaren inguruko gaiak hizpide izaten jarraituko dugu Lanaren Ekonomia saioan. Mundua eraldatzeko lehen pausua mundu horren errealitatea aztertzea, ulertzea eta azaltzea denez, zeregin horretan zentratuko gara. Ekintzarik gabeko analisiak bihotzik gabeko buruak diren bezala, analisirik gabeko ekintzak bururik ez […]
Ostirala da eta asteburuko atarian prest gaude agendarako. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira: musika, antzerkia eta abar luzea. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241115_aneren_ikasleen_agenda.mp3 Deskargatu hemen.
