Gaurko saioa abiatzeko, Joana, Hegoa eta Guilhem hurbildu zaizkigu, EHZ festibalaren antolakuntzan ari dira eta egunotan Aste Nagusia barrutik bizi ahal izan dute. https://bilbohiria.com/docs2/2024/aste%20nagusia/240823_ehzko_lagunak.mp3 Deskargatu hemen.
Algara konpartsak 30 urte bete ditu Aste Nagusian, konpartsakideekin sorreraz eta helburuez solastatzeko aprobetxatu dugu. Liher, Jabi eta Isa batu zaizkigu. Algara konpartsaren ibilbi9dean jai herrikoi eta euskaldunak izate izan duen garrantzia azpimarratu dute. Gabriel Aresti euskaltegiak duela 30 urte ezinbestekoa ikusi zuen gune euskaldun bat sortzea, gaur egun ere […]
Heldu Bilbo Hiria Irratitik nobela beltzen ajeei, Itziarren hitz askeei, jai giroari eta adiskidetzari. Bizi, irakurri eta izan zoriontsu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/liburuenerrepublikatxikia/240829_liburuenerrepublikatxikia_16.mp3 Deskargatu hemen.
Hortzmuga teatro Euskalduna jaurekian eskainiko du “Bidearen amaiera”. Euskaraz ikusteko aukera izango da. http://bilbohiria.com/docs2/2024/aste%20nagusia/240821_HORTZMUGA.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan hiru konpartsa izan ditugu gurekin solastatzen: Txinparta Feminista, aurten lehenengo aldiz txosna jarri duen konpartsa feminista, eta bi talde beterano: Eguzkizaleak eta Txori Barrote. http://bilbohiria.com/docs2/2024/aste%20nagusia/240821_TXINPARTA_TXORI_EGUZKIZALEAK.mp3 Deskargatu hemen.
Bilboko Konpartsak eta Izarkom elkarlanean aritu dira ste Nagusian. Aste Nagusian lehendabiziko aldiz WiFi sare librea eskainiko dute lankidetzan.
Jaietan ere kirola izaten da protagonista, badira urte batzuk Itsasadarren kirol ezberdinak antolatzen direla, esaterako Waterpoloa. Asier Perez batu zaigu eta uraren kalitateaz eta Aste Nagusian Waterpoloari buruz hainbat kontu ekarri dizkigu. http://bilbohiria.com/docs2/2024/aste%20nagusia/240821_ASIERPEREZ.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan Down Sindrome fundazioko amaia eta Bihotzez elkarteko Josu batu zaizkigu saioara, elkarteetan nola bizi dituzte jaiak kontatu digute. http://bilbohiria.com/docs2/2024/aste%20nagusia/240822_BIZIPOZA.mp3 Deskargatu hemen.
Sin kuartel eta Kaskagorri konpartsak izan ditugu gaurkoan. http://bilbohiria.com/docs2/2024/aste%20nagusia/240822_KASKAGORRISINKUARTEL.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoak Algaran izan dira.
