Pasa den igandean bukatu zen Donostian 17. Korrika eta AEKk balantzea egin du. Pozik daude antolatzaileak, euren ustez aurtengo Korrika inoiz baino jendetsuena izan delako. Gainera, Ana Castro AEKren Prentsa Bulegoko kideak esan digunez, kohesioa lortu du Korrikak eta hausnarketa gisa galdera bat bota dute: beste esparru batzuetan kohesio hori […]

Aipatu ikuskizuna hilaren 26an burutuko dute Gernikan, bonbardaketaren 74. urteurrena dela kausa. 1937ko bonbardaketa aztertzen hasi da Edorta Jimenez idazlea, inork ahaztu ez dezan. Datorren asteartean, aldiz, 150 hiritarrek kalejira kantatua egingo dute Merkurio Plazatik abiatuta: lan horretan, besteak beste, Carlos Panerak eta Edortak berak hartu dute parte. Eta datorren […]

Independentistak Sareak ekimenak deituta aurten bi herritan ospatu da Aberri Eguna datorren igandean (hilak 24): alde batetik Gernikan, bonbardaketaren 74. urteurrenarekin bat eginez. Bestea Baigorrin izango da, Nafarroaren egunean. Batean zein bestean hainbat ekitaldi burutuko dira eta datorren urtean Iruñean izango da Aberri Eguna, Nafarroaren konkistaren 500 urteurrenean hain zuzen, […]

Topaguneak (Euskara Elkarteen Federazioa) antolatutako kanpaina larunbatean, hilaren 23an hasiko da Hego Euskal Herrian, uztailaren 23an bukatzeko. Aurten 12 herri desberdinetan ibiliko da, irakurzaletasuna (euskaraz) bultzatzeko asmotan. Bizkaian Santurtzin, Ermuan eta Basaurin izango da, Manuel Moreno Topaguneko kultura teknikariak azaldu duenez. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Bost aste daramatza Japoniako Fukushimako zentral nuklearrak arazo larriekin. Are gehiago, gero eta kezkagarriagoak dira berriak, nahiz eta guri informazioa manipulatuta heldu. Istripu nuklear horrek eragina dauka mundu osoan eta momentu ona da energia nuklearraren inguruko eztabaida berpizteko Iñaki Barzenaren ustez. Ahaztu gabe etxetik gertu Garoña dugula…. Elkarizketa deskargatzeko klikatu […]

…86. saioa! Kanta sorta berri batekin gatoz, eta nahiko rockero! Willis Drummond (argazkian), Jare taldearen lehen lana, “Itxaropenaren ertzean”; Antton Aranburu busturiarrak ere estraineko lana du, “Goraka”; Nahixan, La Pegatina  kataluniarrak euskeraz kantetan, Sermond´s elorrixotarren rock indartsua…. Bota atxurre ta hartu panderue! J.Zabala & I.Elgezabal DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!

Oso bisita atsegina eduki dugu aste honetan Soinugelan: John Bolduan estatubatuar musikaria etorri zaigu. Missouriko folk kantari hau txikitan abiatu zen musikaren arloan eta geroztik munduan barrena ibili da bere gitarra jotzen. Hiru urte eta erdi daramatza Bilbon eta euskaraz polito moldatzen da (saioan bertan euskara apur bat egin digu). […]

Berriki jakin izan dugu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren planen artean Karmelo ikastola publikoaren desagerpena agertzen dela, Mina del Morro eskolarekin fusio baten bitartez. Horren bitartez Santutxu auzoak eskola publiko bat galduko luke eta euskara oso ahulduta geratuko litzateke eskola berrian. Aipatu guztia dela kausa Karmelo ikastolan hasi dira mugitzen: sinadura […]

Joan den larunbatean arrakastatsu aurkeztu zen Deustun “Herrialde Berdea” izeneko filmea; bera zuzendu izan duen Hibai Castro izan dugu gurekin, ordu beteko iraupena duen dokumentalaren berezitasun eta nondik norakoak azaltzen; 70eko hamarkadan”Iharra” k eta 90.ean “Kabi”k utzitako arrastoak biltzen ditu Herrialde Berdeak; dokumentu garrantzitsua gure herriaren historia hurbilaren parte batetaz […]