Bitxia benetan azken 2-3 urteetan Islandian gertatzen ari dena. Hasteko, oso herrialde aberatsa izatetik arazo larriak izatera pasa zen hile gutxitan, finantza krisia zela eta. Mobilizazioek gobernua bota zuten; gero bankari batzuk atxilotu zituzten eta orain (bigarrenez) herri-galdeketa egin dute, ea hiritarrek bankariek utzitako hutsune ekonomikoa ordaindu behar duten edo […]
EKAk Ekologistak Martxanek abian jarri duen kanpaina horretan parte hartzen du bi helbururekin: txorrotatik nahi dugun beste ur garbi ateratzea luxua dela adierazteko alde batetik, eta botilako uraren kontsumoa murrizteko bestetik. Kontuan hartu behar dugu urtero EAEko biztanleek 450 miloi litro ur (botilakoa) kontsumitzen dugula. Kontsumo hori murrizteko aholku batzuk […]
Duela 80 urte, 1936ko apirilaren 14an, espainiar estatuko 2. Errepublika aldarrikatu zuten Eibarren. Orduko egoera, egun hartako hainbat gertaera, aldarrikapenaren eragina, hedabideek nola tratatu zuten momentua eta gehiago komentatu du Josu Txueka EHUko Historiako irakasleak. Josuk oroimen historikoaren garrantzia azpimarratu ondoren, Errepublika horrek ekarri ziguna eta Errepublikaren beharra izan du […]
Ainhoa Iturbe ENHEko kidearekin izan gara; igandean ospatuko den Nekazalgoaren Nazioarteko Borroka Egunaren harira, Jardunaldiak izango dira hilak 13 eta 14an Sarrikoko fakultatean, “Elikagaiak: eskubidea ala merkantzia” izenburupean. Sarrera libre egongo da parte hartu nahi duen ororentzat. Informazio gehiago: www.derechoshumanosdecampesinado.org DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!!
Duela ia lau urte Madrilgo gobernuak martxan jarritako egitasmo hori EAEra heldu da azkenean. Jaurlaritzak zirriborro bat egin ondoren, eztabaidak Gasteizko Legebiltzarrean izan dira martxoaren amaieran. Horietan, 2-3 ezaugarri berri: alde batetik euskarak ez duela praktikan ezertarako balio; bestaldetik Irrati libre eta komunitarioei ez diete inolako lekurik utziko. Gainera, hasieran […]
Gaurkoan gai horren hainbat puntu jorratu diru Josetxo Alvarez Ekologistak Martxaneko kideak. Konposta zer den azaldu ondoren holako esperientziak Hego Euskal Herrian aspaldian direla gogoarazi digu. Atez ateko bilketa, errauskailuak, bilketa selektiboa eta beste batzuk ere aztertu ditu Josetxok. Bukatzeko, zaborren arazoa bideratzeko guk geuk egin ahal dugun eguneroko lana […]
Iosu Larrinaga, soziologo eta EHUko irakaslearekin egon gara. REE-k(Red Elektrica Española) besteak beste ,AHTren azpiegiturari erantzuteko Gueñesetik Ezkiora eraiki nahi duten 72 kilometroko goi-tentsioko linea izan du hizpide. Halaber, hilaren 13an asteazkenarekin, Pilota Kaleko Ekoetxean Ramon Fernandez Duran madrildar ekologistaren lanen inguruan egingo den jardunaldiaren berri eman digu Iosuk. Zita, […]
Astebetez belaunetik txarto ibili ondoren, sendatuta itzuli zaigu Pedro Soinugelara. Sendatuta eta indarberrituta, musika ona entzuten jarraitzeko. Irlandatik abiatu gara gaur De Dannan taldearen eskutik. Berriz ekarri digu Pedrok”Welcome To The Hotel Connemara”. Handik Kataluniara jo dugu, disko hauek entzuteko: La Pegatina (diskoan euskaraz argitaratu duten kanta entzun dugu: Jai […]
Aurten ere zenbait Brigadak antolatuko ditu Askapenak baina era desberdinean: prozesu berriei, oroimen historikoari eta jatorrizko herriei emango diete lehentasuna eta Venezuela, Argentina, Mexiko eta Palestinan lan egingo dute, bueltan han zer gertatzen ari den hemen azaltzeko. Bitartean, laster hasiko dira Brigadetan parte hartzeko prestakuntza lanak, Julen Zulaika Askapenako kideak […]
Bilboko K. Antzokiko kudeatzaile Mikel Urbeltz izan dugu gurekin; apirileko programazioaren inguruko berri eta azalpen zehatzak eman dizkigu. Oraingoan ere aukera anitzak eskaintzen ditu K. Antzokiak: kontzertu eta askotariko musika gauak , bertsolariak, haur kantu txapelketak…Eta ez ahaztu: ordu ugariz zabalik dagoela Bilbo erdiko gune euskalduna, tragotxoa hartu,lagunekin solastatu edo […]
