Azken egunotan liburu aurkezpenak, kontzertuak, mendi-irteera… Datorren larunbatean bazkari berezia Eskolan… Bi mila eta piku biztanle dituen herri honetan dinamika kultural sendoari ekin diote ondo antolatuta, herrian giroa sortzen baita kanpoko jendea erakartzen ere, Patxi Gaztelumendik “Bide gorritik” saioan kontatu digunez. Horietan gazteek, umeek, helduek eta zaharrek parte hartzen dute […]
Gose taldeak laugarren lana plazaratu du. Disko arrosa sorpresaz bete dute, izan ere hamairu musikarik euren kantuen bertsioak egin dituzte: Mikel Urdangarin, Petti, Pirritx eta Porrotx, Bonberenea txaranga, besteak beste. Diskoaz gain DVDa ere aurkezten ari dira. Mikel Clementek eginiko dokumentala, kontzertuak, bideoklipa eta diskoaren grabaketaren prozesua bildu dute. Larunbatean […]
Gaur hilaren 22an hasi eta datorren larunbatera arte luzatu da Zinebi (Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia nazioarteko Zinemaldia) hiriko hainbat lekutan. Azken urteetan bezala filme mordoa jaso dute antolatzaileek eta horietariko 73 (9 Euskal Herrikoak) lehiatuko dira Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiak bereganatzeko. Zinebik aurten Nicolas Roeg eta Luis de Pablo […]
Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslea izan gugu gurekin; bi gai komentatu dizkigu: alde batetik Bilboko Portuak Pancorbon eraiki nahi duen hegoalderako garraioa bideratzeko gune logistikoa eta honek Arabako PPren sektoreetan sortu duen haserrea, eta bestetik Txakoli/Chacoli izena eta izanaren inguruan sortu berri den polemika. Esan bezala, gai bietan EAE […]
Ostiral eta larunbat honetan bilduko dira munduko 50 bat goikargu Lisboan, NATOren estrategiaz mintzateko. Portugalgo hiriburua poliziak blindatuta eta setiatuta dago, gailurraren aurkako protestak direla kausa. Europako mugimendu anmilitaristak denbora luzea darama mota guztietako ekitaldiak prestatzen, Aitziber Lasa Bilboko KEMeko kideak esan duenez. Gaur arratsaldean manifestazio nagusia egingo dute, euripean […]
Aurtengo XILABAren harira igandean Lohitzunen jokatutako finala izan dute hizpide Xabi eta Jabi Bilbo Hiria Irratiko kideak. Egun horretako foto orokorra eta bertsolariek kantatu zuten azken agurra entzungai. Halaber, Bizkaiko Txapelketak igandean D urangon segitzen duela gogoratu digute. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!
Inmigrazioaren Euskal Behatokiak egin azken ikerketaren datu zenbait garatu dizkigu bertako zuzendari den Xabier Aierdik. Etorkinen aurrean ditugun jarrerak eta aurreiritziak, elkarbizitzak edota kultur aniztasunak sortarazten dizkigun “kezkak”, etorkinen eragina gure inguruan, dituzten eskubideei buruzko iritziak edota inmigrazio politikak dira zehaztapen handiz eta kriterio profesionalez aztertu dituenak Aierdi lagunak. DESKARGATU […]
Ohikoa denez, gurean izan diren eta izango diren hainbat antzeslan eta dantza emanaldi aztertu ditu Agus Perez antzerki kritikariak. BAD jaialdiaren kritika egin du eta izango direnen artean lau lan (edo jaialdi) azpimarratu ditu: MEM (antzerkia, performanzea, bideoa, musika…), “Giselle” dantza, TTanttaka taldearen azkena eta Le Pètit Theatre du Painen […]
Margo erakusketa handia dugu Guggenheim museoan, lelo horrekin eta datorren urtarrilaren 23ra arte: Rembrandt, Vermeer, Rubens, Brueghel… Ez da ohikoa Garaikide den museo batean holakoak ikustea. Arte lanak gaika daude sailkatuta eta Ismael Manterola EHUko irakasle eta arte adituaren ustez erakusketa erraza da ikusteko eta gozatzeko. Hori bai, inon baino […]
Azaro honetan Kontsumo Kontzienteari buruzko kanpainari ekin dio Basauriko Dorretxe-Sagarrak taldeak, hainbat taldek lagunduta. Kontsumo kontzientea zer den definitu ondoren, kanpainaren helburuak eta egitaraua kontatu dizkigu Jon Artetxe Dorretxe-Sagarrak taldeko kideak. Honen inguruko informazio gehiago sagarrak.org weborrian. DESKARGATU HEMEN.
