Urriaren amaieran hil zen Kirchner Argentinako presidente-ohia eta izugarria izan da horren inguruan idatzitakoa eta ikusitakoa. Alvaro Hilario kazetariak Argentinako azken urteetako historiari egin dio errepaso eta Kirchnerren hainbat puntu on atera ere; txarrak ez ditu ahaztu. Peronismoan eragin handia zuena joan da, zer gertatuko da peronismoarekin ? (edo peronismoekin?). […]
Egia esateko, sexu gutxi (ezer ez… baina ondo geratzen da titularrean) baina droga eta musika asko. Drogak izan dira gaurko gaia Kingston Hiria saioan eta gai horri buruz abesteko gonbidatu ditugu Dr. Alban, Cypress Hill, Junior Murvin, Ranking Joe, U Roy & Hopeton Lewis, Black Uhuru, Gil Scott Heron… eta […]
Ez da bakarrik duen ikusle-entzule kopurua (azken urteetako baxuena), askoz gehiago gertatzen ari da EAEko Irrati eta Telebista publikoan Jon Otegi LAB sindikatuko eta ETBko Langile Batzordeko idazkariak kontatu digunez. Gogoratu bi kazetariri irekitako espedienteak, langileen erantzuna, Miguel Angel Idigorasen adierazpenak… Egoera bideratzea ez dela batere erraza izango esan digu […]
Pasa den astean Marokoko Poliziak eta Armadak Aaiunen gauzatu zutena eta egunotan jarraitzen duena. Horri lotuta, NBEren, Europar Batasunaren eta espainiar estatuaren jarrera salatu du Eneko Calle Euskadiko Otsailak 27 Sahararen aldeko Koordinakundeko kideak eta elkartasuna adierazteko zein gatazka behin betiko bideratzeko egiten ari diren mobilizazioetan parte hartzeko eskatu du. […]
Gaurkoan Ama Say taldearen lan berria ezagutuko dugu taldeko Gontzalekin batera. Hamalu urteko isilinearen ondoren duela bi urte oholtzara bueltatu ziren. Berriz elkartu eta kantuak sortzen hasi ziren, uda honetan Koba estudioan disko berria osatu dute. Bestetik, irrati-nobelak tartea ere badu. Oraingoan John Trollope Hamabostean Behin irratinobelaren 116. atala: “Sotana […]
Parte Hartuz EHU-ko Zientzia Politikoa eta Soziologia sailetako zenbait ikertzailek osatzen dute, artean gure gaurko kolaboratzaile Iñaki Barzenak. Berak azaldu digu egitasmoa zertan den orokorrean eta zehazki Bilboko Hirigintza Planean egin dituzten zenbait aportazio. DESKARGATU HEMEN !!
Debagoieneko euskarazko tokiko komunikabide Goienak hamar urte bete berri ditu. Arrasaten pasa den astean egindako ekitaldian azaldu zutenez Goiena marka bateratu nahi dute eta horrekin batera hainbat berrikuntza datoz. Euskarazko tokiko hedabideen garrantzia azpimarratu du Patxi Gaztelumendi Irratia.comeko kideak gaurko elkarrizketan. DESKARGATU HEMEN!!
Lelo horrekin elkarretaratzea egingo dute larunbat honetan, hilaren 13an, Muskizeko Arena hondartzan. Iazko abenduan hasita 2´4 miloi metro kubo are atera zituzten eta aurten gauza bera egin nahi dute: eraginak, besteak beste Arenako hondartzan begibistan daude, Alberto Bargos La Arena salba dezagun Plataformako bozeramaleak azaldu digunez.
Azken egunak bizi ditu Bilboko Areatzan egiten ari den aurtengo Liburu zahar eta okasiozkoaren azokak. Pako Aizpurua izan dugu gurekin eta bertan bizi izandako esperientziak hurbildu dizkigu. Mintzo gozoa du Pakok, urteetako esperientziak ematen duen jakindurian oinarrituta.
Bota atxurre ta hartu panderue! 63. saioan ere azken asteotan kalera atera diren lanak ezagutzeko aukera duzue;Txuma Murugarren,Nahixan,JA Gereñu “Gere”, KenZazpi,Boys of Byrle,Geure Kolkotik EHko Trikitixa Elkartaren azken bilduma eta abar. Zuen gustukoak izango direlakoan….rock´n rolllll!! Zabala&Elgezabal Arg:Joseba Barrenetxea(T. Murugarren) DESKARGATU HEMEN!!
