Apirilari dagokiona eta azalean “Lore goiztiarrak”: horixe izan da erreportaje nagusia. Euskara bidaide atalean “Dulantzi, eraztun madarikatua” jorratu dute eta Zenbaki ta lurren “Formen sinfonia” (edo Ibañetako gotorlekuak). Dinosauroak Euskal Herrian egon zirela edo bi txango egiteko aholkuak ere kontatu dizkigu Hektor Ortega Nora aldizkariko erredaktore-buruak. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!

Larunbatean ospatuko dutena San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetako Koordinadorak antolatuta. Helburu nagusia, aurten, kalea berreskuratzera izango da. Hiru ekitaldi nagusi izango dira, eguerdiko 12etan hasita: hasteko sei emanaldi desberdin eremu horretako sei gune desberdinetan; gero Kalejira eta bukatzeko, 14etan, Aldarrikapen-manifestua irakurriko dute, Patxi Manrike Perkusio egunaren antolatzaileak adierazi […]

Larunbata hontan, hilak 2, Gasteizen jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketako finalistak aurkeztu dizkigu Jabi lankideak. halaber joan den larunbatean Elizondon egin zen Nafarroako azken finalaurreko saiotik zenbait pasarte entzuteko aukera izan dugu: Julio Soto, Aimar Karrika, Julen Zelaieta, Xabier Silbeira… DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!

Korrikari eskainitako bigarren atalarekin gatoz; 80an hasi ginen, eta 2011an amaituko dugu Edurne Brouard eta Igor Elorduirekin Gose, Fermin Muguruza, Joxe Ripiau,Betagarri, Niko Etxart, Afrika, Maider Legarreta..eta abarren korrika kantak eta kontuak entzuten.Korrikaren inguruko kronika ederra! Bota atxurre! DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!

1937ko martxoaren 31an italiar hegazkinak Durango bonbardatu zuten. 74. urteurren honetan, Gerediaga Elkarteko kudeatzaile Ion Irazabal izan dugu gurekin; berak laburbildu digu egun hartan Durangon gertatutakoa ; halaber, Italiatik eskuratu berri dituzten balio handiko bonbardaketaren fotoak aipatu dizkigu eta gaurko egitaraua azaldu. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!

Aurtengoa apirilaren 4 eta 5ean hasiko da, hurrenez hurren, Barakaldon eta Bilbon, Ekologistak Martxan eta Bizizaleak taldeek antolatuta. “Klima aldaketarik ? Sistema kapitalista desegin” lelopean, aurten klima aldaketak eta sistema kapitalistak dituzten loturak aztertuko dituzte metodologia parte-hartzailea erabiliz, Edu Renovales Ekoeskolako antolatzaileak azaldu digunez. Informazio gehiago ekologistakmartxan.org webgunean. DESKARGATZEKO KLIKATU […]

Imanol Ucha duela 16 urte hasi zen zuhaitz hori egiten eta dagoeneko bere familiaren eta beste lagun batzuen arbasoen hainbat datu bildu ditu. Hori gauzatzeko eman behar diren urratsak, non, nola, oztopoak eta sorpresak kontatu dizkigu Imanolek. Familiaz gehiago jakiteaz gain, zaletasuna aprobetxatu du ezagutzen ez zituen leku batzuk bisitatzeko. […]

Berrogei talde baino gehiago bildu berri dira Bizkaia benetan maite Koordinadoran, Bizkaia ( gizarte eta ingurumen ikuspegietatik) defendatzeko asmotan. Pasa den astean egin zuten aurkezpena, Lemoizko Basordasen hain zuzen. Eta asteburu honetan Martxa bat burutuko dute Plentziatik Muskizeraino, Olaiz Artetxe koordinadora horren kideak azaldu duenez. Informazio gehiago bizkaiabenetanmaite.blogspot.comen. DESKARGATU HEMEN […]

EAEko Kutxen bat-egite hotzari ekingo diote datozen hileetan eta horrek esan nahi duena azaltzen hasi da gaurkoan Luis Guridi. Gaiaren inguruko epeak, politikarien papera, eraginak, erreakzioak eta gehiago komentatu du Luisek.  Bukatzeko, haren ustez, bat-egite horrekin Euskal Banku Publikoak ez du lekurik izango. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!!

Martxoari dagokiona eta azalean Gabriel Villota irakaslea, artista eta idazlea: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Bankua bete berban atalean Euskara Elkarteen Kongresua eta Naia Barrenetxea oscar saridun deustuarra jorratu dituzte. Arangoitiko arazo amaitezina( igogailuarena), Deustuko Jaien balorazioa edo Prest aldizkariaren 10. urteurrena ere komentatu ditu Lur Mallea Prest aldizkariko zuzendariak. […]