IÑAKI (Patxi Lurra): blogaria, aita izateari buruz: Korrikak 2000. kilometroa Bilbon. Noren esku lekukoa? Aitabarri talde baten esku. Nondik ekimena? Iñakik lehenengo umearen zain zela bere blogean hasitako idatzi-sorta batetik. Aitaren rolaz eta azken urteetan ematen ari den aldaketaz-eta hausnartuz. Umeen haz/hezkuntzan berdintasuna, maitasuna eta armonia muinean izan behar omen […]
Eguna: 2009-04-02
Erramillete-erramillete berri batekin gatoz; gaurko saioan Joserra Senperena, Antton Valderde, Hiru Truku, Piztiak eta Splitt 77, besteak beste; gure Binilo Tenpore saioan Lourdes Iriondo gogoratuko dugu. Notiziak eta agenda ere bai. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Gaur arratsaldean abiatuko da Korrika Tuteran, “Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira” lelopean. Edurna Brouard Korrika 16ko arduradunak kontatu digunez, eskarmentua badute baina Korrika guztiek zer edozer berria dute. Korrika Kulturala, ibilbidea, zailtasunak eta aldaketa poliitikoa dela-eta entzuten ari garen zenbait gauza komentatu ditu Edurnek. Bestetik esan, bihartik(ostirala) aurrera […]
Lelo horrekin beste kanpaina bat hasi berri du AHT Gelditu Elkarlanak, Mila Elortzak kontatu digunez. Kanpaina horrek egitasmo erraldoi hori zalantzan jartzen dutenen konpromesua lortu nahi du. Egungo egoera (Nafarroan eta EAEn) aztertu ondoren, Milak kanpainaren zehaztasunak eman ditu: elkarretaratzeak, argazkiak, ekitaldiak eta webgune berria ( www.nikereahtgelditukodut.org helbidean). Bukatzeko, erakundeek […]
Agus Perez zirkuarekin hasi da gaurko Solasaldian, “Cirque du soleil” konpainiaren “Varekai” ikuskizunarekin hain zuzen. Egun hauetan izango diren bi antzeslan aipatu ditu, Josep Maria Flotatsen “La conversacion de Mr. Descartes con Mr. Pascal joven” eta Barakaldon izango den “Los cuenos de don Friolera”, Valle Inclanena. Datorren astean, aldiz, Agusek […]
