Bilbon azaroan OUT bulegoak proposatutako topaketan izan zen Lutxo, aspalditxo gogoetagai duen hiriko bizia eta herritarrek hori aldatzeko duten gaitasuna aztertzen zelako. Garai batean euren kabuz kalean ibili ohi ziren ume-taldeak ez dira ikusten gaur egun, gero eta jende nagusiagoa ageri da kaleko “argazkian”, administrazioak baliabideak kudeatu eta oinarrizkoak bermatzen […]

Duela egun batzuk Sahara Mendebaldeko Ausserdeko errefuxiatuguneetan Euskal Herriko 71 gazte izan dira, Alfre Elgezabal EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko komunikazio arduradunak esan duenez. Bertan, beste hainbeste gazte sahararrekin egoteko, hitz egiteko eta entzuteko aukera izan dute eta ondorio batzuk atera dituzte. Hasteko, gazte horien bizitza kalitatea eskasa dela eta horrek […]

Apirilari dagokiona eta ohikoa denez 36 orrialde ondo hornituta. Monografikoa saltsa asko duen Hezkuntza sistema propioari eskaini diote, Lur Malleak Deustualdeko Prest hilabetekariko zuzendariak kontatu dunez. Ohiko ataletan Luis Quijano peruarra, 19. mendeko inglesa Deustuan, Inkesta… Horietaz gain, zenbait elkarrizketa burutu dituzte, besteak beste Arantza Ibarra edo Ivonne Lopezei egindakoak. […]

Izen hori daukate bizkaiera sustatzeaz arduratzen den Mendebalde kultura alkarteak antolatu dituen XIII. Jardunaldiek, Maiatzaren 8an eta 9an egingo dira Euskaltzaindiaren egoitzan. Egitarau trinko bezain interesgarria eta punta-puntako hizlariak, Bizkaikoak eta Bizakaitik kanpokoak- euskararen biziraupenarekin zerikusi zuzena daukaten bi gai hauetaz luze eta sakon pentsatu eta eztabaidatzeko. Mendebalde alkartearen zuzendari […]