Euskal Herriko soinu desberdin ugari bildu ditugu gaurko saioan, Fermin Muguruza ekarri dugu Donostiako Zinelmaldiaren amaieran estrenatu behar duen dokumentalaren harira, eta Sagarroi “Haikua” izeneko disko berria kaleratzear daukatelako. Beste hainbat soinu ere entzun ahal izango dituzu gaurko saioan. Ondo izan. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Google euskaraz? Galdera horri erantzun gura izan diogu emankizun honetan. Aurreko astean izenburu horrekin ekitaldi bat egin zen Bilboko Eitb-ren egoitzan.  Egoitz Goikoetxea ere (euskal SEO kontuetan aditua bera) gogotsu joan zen aurkezpenera, baina bertan bizitakoa kontatu digu guri. Etsituta atera zen handik, orohar. Etsipenean erori barik jarraitu dugu saioarekin […]