Disko berriak ekarri ditugu gaur, hasteko Fermin Muguruzak zuzendu duen filmaren (Checkpoin rock) soinu banda, Palestinako musikari batzuen eskutik. Jimmy Bidaurretaren azken singela (Gasteiz Big Band) ere entzungo dugu eta The Kluba, Josetxo Skalariak-n azken proiektua. Honetaz gainera, Poloniako hip-hopa, eta Imperial Wax Solvent taldearen proposamen bitxia. Ondo izan. Saio […]

Datorren igandean, maiatzaren 3an burutuko dutena Ipizki Taldeak eta Joko Alai Elkarteak antolatuta. Jon Urutxurtu antolatzaileak kontatu digunez, Zeanuriko herria eta Erroten garrantzia ezagutarazi nahi diete bisitariei. Goizeko 9etan hasiko da 18 kilometroko ibilbidea eta errota batzuk ikusteko aukera izango dute parte-hartzaileek, eta horietariko bitan bisitatzekoa ere, Ibargutxi eta Olabarrikoan […]

EHNE sindikatuko kide den Helen Groome Eusko Jaurlaritzak transgenikoen erabilera arautzeko atera duen dekretuaz mintzatu zaigu gaurko solasaldian. Oso kritikoa da EHNE sindikatua dekretu horrekiko, asmo onez eginda egonagatik ere, ez baititu baserritarren interesak behar bésala defendatzen. Era berean, elkarrizketaren amaieran transgenikoak ez kontsumitzeko hainbat arrazoi azaldu dizkigu Helenek. Solasaldi […]