ABERRI EGUNA: Igandean, apirilak 12, “Artayorran baño, yantzan obeto” saio monografiko berezia, aberria eta kantua euskal kantagintza modernoan, Intxortatik hasita gaur egunera arte, aberriaren inguruko jarrera, ikuspuntu eta sentimenduak aztertzeko modu ederra! Arratsaldeko 6etan. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Eguna: 2009-04-17
Hilaren 18an, larunbatean, Bilboko Kakitzak, Askapena, Komite Internazionalistak eta Ekologistak Martxan taldeek abiatuko dutena. Helburuak gizartean arazo larri hau ikusgarri egitea, erakunde publikoek armagintzari ematen dizkioten diru-laguntza publikoak salatzea eta gertu ditugun armen ekoizleak industria zibil bihurtzea dira. Pentsatzen duguna baino gertuago ditugu Bizkaian bertan armak ekoizten dituzten lantegiak, Getxoko […]
