Estatuko bi proposamen interesgarri ekarri ditugu gaurko saiora, Remate (Madril) eta The Queen Machine (Catalunya). Honetaz gainera, zenbait disko berri ere bai, Beck, AC Newman, eta abar. Ondo izan. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Eguna: 2009-04-22
Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordik zuzendu duten filmearen kantuak entzunez hasi dugu gaurko saioa. Munduaren bira doan. Kaki Arkarazok sortutako musika, Pettiren ahotsarekin besteak beste. Eta galdezka hasi gero, Asisko eta Juanjori. Irudiak, filmea, musika, Internet, mundua, Euskal Herriko kuadrilak. Ordu bete eman dugu berbetan, askoz gehiago ez du iraungo […]
Datorren igandean, hilaren 26an, Erandioko Kukularra auzoan ospatuko dutena, 16.ez. Marian de la Fuente Berbots Taldeko kideak Erandion dagoen euskararen egoerarekin hasi da, gero Kanpomartxo berreskuratutako ohitura eta helburuak azaltzeko. Igande eguerdiko 12etan hasiko dira Dantzak, bertsolariak, herri-bazkaria, Betiko kantuak eta erromeriak betetzen duten egitaraua. Erandiora joatea Bilboaldeko hainbat lekutatik […]
Pasa den astean Trinidad eta Tobagon Ameriketako 34 estatuburuk burutu zutena. Hori hasi baino lehen bi bilera garrantzitsu izan ziren: Venezuelako Cumanán ALBAkoek eginda eta Obamak Mexikoko presidentearekin izandakoa. Goi-bileratik ezin da gauza handirik atera Xabier Aierdiren ustez, keinuak eta pixka bat gehiago baina berak uste du egoera aldatu dela […]
