Gaurkoan letrak izan dira nagusi. Iñaki Freira idazlea gonbidatu dugu gurera. Zureak egin du eleberria izan dugu berarekin izpide. Iñaki freiraren helduentzako bigarren nobela da, azaroan Susa argitaletxearekin plazaratu zuen. Emakumeen aurkako indarkeriaren mintzo da nobelan. gogoetarako gai da eta gure solasldian luze mintzatu gara. Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Eguna: 2010-05-03
Maiatzari dagokiona eta azalean Enkarterriko Dorretxeak: Nora aldizkariak horietariko hamaika bisitatzeko aukera ematen digu. “Euskara bidaide” atalean Galipentzu eta maisua edo noiz eta zergatik galdu zuten euskara Nafarroako herri horretan. Zenbaki ta lurren, aldiz, Gipuzkoako sei ur-jauzi ditugu eta historiari dagokion lekuan “Nekazaritzaren hastapenak”. Bitakora Kaiera, ohiko argazki polita eta […]
Iosu larrinaga soziologo eta EHUko irakaslea izan dugu gurekin.BP multinazionalak Mexikoko Golkoan sortaraziko hondamendia eta beraren ondorio ekologiko, ekonomiko eta gainontzekoak izan ditu hizpide, munduak bizi duen krisi ekonomiko eta demokratikoaren eskenatokian. Bestelako alternatiben sasoian ere murgildu gaitu Iosuk. Solasaldi hau deskaragatzeko klikatu HEMEN.
