Udaberria, odol berria, eta uzta berria udaberrian… disko berriak: Albokak 2.1(Ibon Koteron&Xabier Valle), The Sparteens, Sexty Sexers (argazkian),Pello Ramirez, Governors, Joseba Tapia eta Gozategiren aurrerapen singleak! Udaberria datorrenian…. argazkia: Makoki Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Eguna: 2010-05-26
Halaxe da, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zine zuzendariak izan ditugu Bilbo Hiria irratiaren estudioetan “80 egunean” filmaren estreinaldia dela eta. Estreinaldia bezperan izan zen, hain zuzen ere, eta biak pozarren azaldu dira ikusleek filmari eskainitako arreta onagatik eta dagoeneko jaso dituzten kritika onengatik. Eta gu geu ez gara […]
Aste honetako ostegun eta ostiralerako Hegoak eta ACSUR-Las Segovias GKEek antolatu dutena. Bilboko Sarriko Fakultatean burutuko dute Topaketa eta horretan hamaika emakumek hartuko dute parte. Helburuak, partehartzaileak, egitaraua, parte hartzeko modua eta gehiago kontatu digu Hegoako Aitziber Eguzkizak. >Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak sektore publikoan konbokatu duena. Testu honekin batera lau elkarrizketa agertzen dira: greba eguna baino lehen Patxi Gaztelumendiri egindakoa; grebaren egunean beste bi: LABeko Sonia Gonzalezi eta EILASeko Josu Zalbideari. Bukatzeko, greba pasa ondoren balantzea egin du ELAko Izaskun Garikanok. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Solasaldi […]
